Udaleko Haurtzaro eta Familia zerbitzuak 54 kasu kudeatu ditu 2015ean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2016ko mai. 23a, 07:58

Laudioko Udaleko Haurtzaro eta Familia zerbitzuak 54 kasu kudeatu ditu 2015. urtean. Horietatik 24 kasu berriak izan dira eta gainerako 30etan aurreko urteetan azaldutako egoeren jarraipena egin dute.

Arrisku egoera zailetan bizi diren umeen eta euren familien arretarako baliabideak eskaintzen ditu Laudioko Udalak zerbitzu horren bidez. Zailtasun eta gabeziak izanda adingabekoen oinarrizko beharrei erantzun ezinik aurkitzen diren familien arreta bideratzen du zerbitzuak eta umeen garapen fisiko, psikiko eta soziala bermatzeko laguntzak baliatzen ditu.

Laudioko Udaleko Haurtzaro eta Familia zerbitzuak 54 kasu kudeatu ditu 2015. urtean. Horietatik 24 kasu berriak izan dira eta gainerako 30etan aurreko urteetan azaldutako egoeren jarraipena egin dute.

Arrisku egoera zailetan bizi diren umeen eta euren familien arretarako baliabideak eskaintzen ditu Laudioko Udalak zerbitzu horren bidez. Zailtasun eta gabeziak izanda adingabekoen oinarrizko beharrei erantzun ezinik aurkitzen diren familien arreta bideratzen du zerbitzuak eta umeen garapen fisiko, psikiko eta soziala bermatzeko laguntzak baliatzen ditu.

Isabel Bovedak, Gizate Ongizate, Osasun eta Lankidetza arloko zinegotziak eskaini berri duen zerbitzuaren balantzean baina “lan hori adingabeko eta familien etorkizuna da, ezinbestekoa da beharrezko laguntza guztiak bideratzea umeen garapena ahalik eta baldintza hoberenetan bidera dadin” azpimarratu du datu estatistikoen gainetik.

Etxez etxeko zerbitzua

Gizarte-hezkuntza arloko laguntza familia esparruan emateko programak, etxez etxeko laguntza eta aholkularitza eskaintzen du, hezitzaile batek jarduna familia esparruan gauzatzen du.

Lanaren ardatzak familia barruko eta inguruarekiko elkarbizitza, osasunerako hezkuntza, etxearen eta familia ekonomiaren antolaketa eta inguru sozial, laboral eta eskolarrerako egokitzapena dira. 16 kasu bideratu dira programa horren bidez.

Adingabekoen eguneko zentroa

Adingabekoen eguneko zentroak 9 kasu bideratu ditu, bertotik umeen familiei ere arreta eskaini zaielarik. Horrez gain Caritas erakundeak beste 28 kasu bideratu ditu zailtasun akademikoak edo errekurtso ekonomiko gabeziak dituzten umeei arreta eskainita.

Gazteak

Nerabeen alorrean, 12 eta 21 urteko gazteen tartean, Zuzen arrisku egoerak ekiditeko programak, 18 kasu bideratu ditu. Eskola porrota, absentismoa, etxetik urrunaldiak, lapurreta txikiak edo delinkuentzia hastapen seinaleak azaltzen diren egoerak lantzen ditu egitrasmoak; familia bitartekaritza lanak gauzatzen eta laguntza baliabideak erabiltzen ditu, hezitzaile familiarrak kasu.

18 eta 23 urte bitarteko gazteen atalean berriz, familia inguru egokia ez duten gazteen alorrean, kasu bakarra bideratu da.

Bekak

Haurtzaro eta Familia Zerbitzuak eskola liburuak eta materiala erosteko bekak eskaintzen ditu ere babesik ez duten pertsonentzako. Adin tarteei erreparatuta, 9 beka bideratu dira 0-6 urtekoen tartean, 21 Lehen Hezkuntzan eta 20 Bigarren Hezkuntzan.

Umeen familia ingurua indartzea lehenesten da

Babesgabetasun egoera larriak ez izanda esku-hartzea familia inguruan bertan bideratzen dute arreta zerbitzuek, gurasoek beraiek oinarrizko funtzio horiek betetzeko gai izan daitezela bilatzen duten bitarteab.

Hortaz, laguntza beharrei aurre egitean familia da interbentzioaren ardatza, gurasoen gaitasunak indartuz, autonomia eskura dezaten eta egoerei aurre egiteko konpetentzien jabe izan daitezen.

Adin txikikoentzat kaltegarriak izan daitezkeen egoerak jazotzea ekiditea da helburua, gurasoen jarduna hobetzen umeen garapena bermatu eta babesteko familia inguruan bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide