“Mugi daitezen harriak” herri desafioa deitu du Sarek igandean urtarrilaren 9ko manifestazioa iragartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2015ko abe. 29a, 10:45

Sare herri ekimeneko Laudioko taldeak “Herri desafioa” deitu du urtarrilaren 3an, igandea, Laudioko Herriko Plazan 12:30etik aurrera. Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan “Mugi daitezen harriak” Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen alde Sarek eta Bagoaz kolektiboak deitu dituzten manifestazio deialdiak iragartzea izango da hitzorduaren xedea.

Beteranoak vs gazteak

Herriko soka-tira taldeetan eta herri kiroletan aritutako beteranoekin harremanetan jarri da Sare Herriko plazan herritarrekin batera soka-tira desafioan lehia daitezen.

Sare herri ekimeneko Laudioko taldeak “Herri desafioa” deitu du urtarrilaren 3an, igandea, Laudioko Herriko Plazan 12:30etik aurrera.Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan “Mugi daitezen harriak” Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen alde Sarek eta Bagoaz kolektiboak deitu dituzten manifestazio deialdiak iragartzea izango da hitzorduaren xedea.

Beteranoak vs gazteak

Herriko soka-tira taldeetan eta herri kiroletan aritutako beteranoak kontaktatu ditu Sarek Herriko plazan herritarrekin batera soka-tira desafio batean lehia daitezen. Euskal Herriko hainbat herritan burutzen ari diren bezala, manifestazioaren leloa, “Mugi daitezen harriak”, irudikatu nahi dute ekitaldiaren bidez.

Apustuak

Ekitaldia 12:30ean abiatuko da umeentzako herri kirolekin eta 13:00etan herri desafioa hasiko da. Herri kirol ekitaldiak beterano eta gazteen arteko norgehiagokaren emaitzaren harira apustuak egiteko aukera eskainiko du. Amaieran, talde argazkia egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide