aiaraldea.eus

Eskualdeko 2500 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Gure Esku Dago plataformaren ekitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Gure esku dago ekimenak ekainaren 21ean hegoaldeko hiriburuetan eta Baionan erabakitzeko eskubidearen alde deitutako ekitaldi masiboen prestaketaren azken txanpan ari dira lanean Aiaraldeko herrietan.
2.500 partaidetik gora bildu dira Aiaraldean dagoeneko hautestontzi erraldoietarako oihalak prestatzeko lanetan.

Gure esku dago ekimenak ekainaren 21ean hegoaldeko hiriburuetan eta Baionan erabakitzeko eskubidearen alde deitutako ekitaldi masiboen prestaketaren azken txanpan ari dira lanean Aiaraldeko herrietan.
2.500 partaidetik gora bildu dira Aiaraldean dagoeneko hautestontzi erraldoietarako oihalak prestatzeko lanetan.

Adibidez Laudion 70 oihal eta 1400 lagun, Amurrion 50 oihal eta 1000 pertsona, Artziniegan eta Arrankudiaga-Zollon 5 oihal eta 100 pertsona eta Okondon Aiaran 4 oihal eta 80 pertsona, hurrenez hurren. Urduñan asteburuan hasi dira oihalak lantzen eta Orozkon jende ugarik ere eman du izena eta bideo arrakastatsua ekoiztu dute ekimenaren harira.

 [video:https://vimeo.com/130300810 width:600 height:350]

Azken orduko aldaketak eta egitaraua

Gasteizen deitutako ekitaldia goitik behera aldatu behar izan dute Aldundiak Buesa Arena erabiltzeko aukera ezeztatzean. Oihal katea 12:00etan abiatuko da Konstituzio plazatik eta 14:00etan Andre Maria Zuriaren Plazan argazki herritarra burutuko dute “Arabarrok erabaki!” lemapean.
Arratsalderako iragarritako gainerako ekitaldiak berriz, kale animazioa, haurrentzako ekitaldiak eta Aberri txarrak, Los chicos del maíz, Gose eta Joselu anaiak taldeen kontzertuak besteak beste, Gasteizko erdiguneko txoko ezberdinetan burutuko dira.
Laudio, Amurrio eta Artziniegatik autobusak antolatu dituzte ekitaldira hurbiltzeko eta 5 euroko bono laguntza salmenta abiatu da ere herrialde osoan ekimenaren sostengu ekonomikoa bermatzeko.

 [video:https://www.youtube.com/watch?v=Q1kNlNb7LZg width:600 height:350]

Bilbon

Bilboko ekitaldia Euskalduna zubia eta Areatza 12:00etatik 12:30era lotuko dituen Oihal katearekin abiatuko da. Eguerdi partean kontzertuak, bertso saioa eta haurrentzako ekintzak izango dira hiriko gune ezberdinetan eta 16:30ean San Mameseko ateak zabalduko dituzte berton 17:30ean ospatuko den ekitaldi nagusirako. Jai amaiera 20:30ean hasiko da Oxabi erromeria eta lagunak emanaldiarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa