Saratxoko herritarrek ez diote utzi Arabako Foru Aldundiari palmondo bat eramaten eta gatazka berpiztu da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2015ko mar. 30a, 20:41

Palmondo baten jabegoaren inguruko eztabaida piztu da egunotan Saratxon. Herritarrak Arabako Foru Aldundiarekin herriko saihesbide proiektua dela eta mantentzen ari diren auziaren harira sortu da gatazka. Izan ere desjabetutako lurretan aurkitzen da palmondoa eta Aldundiak berau eramateko egindako saiakerek herritarren haserrea piztu dute.

Palmondo baten jabegoaren inguruko eztabaida piztu da egunotan Saratxon. Herritarrak Arabako Foru Aldundiarekin herriko saihesbide proiektua dela eta mantentzen ari diren auziaren harira sortu da gatazka. Izan ere desjabetutako lurretan aurkitzen da palmondoa eta Aldundiak berau eramateko egindako saiakerek herritarren haserrea piztu dute.

Palmondo-ale bitxia hazi da saihesbideak hartuko duen lur eremuan eta bada kanpoko herritarrik erosteko interesa azaldu diona Aldundiari. Saratxoko herritarrek ordea palmondoa herrian geratzea nahi dute. Foru erakundeak berriz ez du aukera hori ahalbidetu eta palmondoa bere kokapenetik eramateko langileak bidali izan ditu Saratxora.

Langile bakarra azaldu zen palmondoa eramateko lehen saiakeran baina herritarrek palmondoa eramateko baimenak eskatuta atzera egin zuen. Bigarren saiakera suertatu zen atzokoan, langile gehiago azalduz desjabetzen arduradun batek lagunduta, baina herritarrek palmondoa eramatea ekidin zuten berriro. Saihesbiderako desjabetzeak burututa ere palmondoa Saratxo herriarena dela aldarrikatzen ari dira herritarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide