Aiala Vidriok aurkeztu berri duen enplegu erregulazio espedientearen aurka azaldu da LAB sindikatua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2014ko eka. 19a, 10:55

LAB sindikatuak Aiala Vidrio enpresak asteartean Enpresa Batzordeari aurkeztu berri dion enplegu erregulazio espedientearen aurka azaldu da. “Ezezko borobila ematen diogu Aiala Vidrioko espediente honi eta gure eskuetan dagoen guztia emango dugu aurrera eraman ez dezaten” adierazi du sindikatu abertzaleak.

LAB sindikatuak Aiala Vidrio enpresak asteartean Enpresa Batzordeari aurkeztu berri dion enplegu erregulazio espedientearen aurka azaldu da. “Ezezko borobila ematen diogu Aiala Vidrioko espediente honi eta gure eskuetan dagoen guztia emango dugu aurrera eraman ez dezaten” adierazi du sindikatu abertzaleak.

Hortaz, 6 hilabeteko EEE proposamena, 2014ko urritik 2015eko martxoa bitartean, jarri zuen mahai gainean Aiala Vidrioko zuzendaritzak langileen ordezkariekin asteartean, ekainaren 17an, izandako bileran; langile bakoitzak gehienez 30 egun egingo lituzke egora horretan.

Enpresaren aitzakiak

“Enpresaren aitzakia Vidrala taldeak duen stock tamaina da eta hori zuzentzeko Aiala Vidrioko labe bat geldiarazi nahi dute, produkzio gutxiago egiteko” azaldu du LABek. “Arazoa pasa den urtetik datorrela diote eta aldi berean aurten, estatuko beste lantegi batean Laudioko antzeko beste labe bat martxan jarri dute, produkzio ahalmena handituz, beraz, dioten arazo hori handituz” azpimarratu dute enpresak luzatutako argudioen harira.

LABek eskainitako bileraren balorapenean Aiala Vidrioko langileek lan erreformaren kontra eta beraien hitzarmenaren alde eramandako borroka azpimarratu du: “gure ustez enpresak langileei ordainarazi nahi die orain arte lortutakoa”.

Honez gain, sindikatu abertzalearen arabera, Vidrala taldeak argitaratutako azken balantze ekonomikoetako etekinak historikoak izan dira. Egoera ekonomiko horren aurrean ulertezina deritzote “langileen langabezi prestazioa, diru publikoa, erabiltzea euren etekin ekonomikoak sendotzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide