Hogeitalau Euskara Elkarteak Laburbira programa eta “Igande arratsaldeak familian” eskainiko ditu asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2013ko mar. 14a, 22:54

Laburbira ekimena eskainiko du Hogeitalau Euskara Elkarteak ostiralean arratsaldeko 19:30ean Arespalditzako Udaletxe aretoan. Topaguneak antolatutako euskarazko 8 filma laburren erakustaldiaren ostean David Bernues zinegileak, emanaldian proiektatuko den “Desentxufatuak” lanaren egileak, solasaldia eskainiko du. Ekitaldi amaieran mokadua eskainiko diete hurbildutakoei.

Laburbira ekimena eskainiko du Hogeitalau Euskara Elkarteak ostiralean arratsaldeko 19:30ean Arespalditzako Udaletxe aretoan. Topaguneak antolatutako euskarazko 8 filma laburren erakustaldiaren ostean David Bernues zinegileak, emanaldian proiektatuko den “Desentxufatuak” lanaren egileak, solasaldia eskainiko du. Ekitaldi amaieran mokadua eskainiko diete hurbildutakoei.

Laburbiraren hamargarren edizioaren progamak bilduko dituen lanak ondokoak dira: Beerbug (Ander Mendia),  Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez), Desentxufatuak (Bernues anaiak), Deus et machina (Koldo Almandoz), Elkartea (Kote Camacho), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta) eta Tortila (Iñigo Lopez), eskarmentua duten egileen lanak eta hasi berrienak uztartuz.

Filma sorta osatzen duten lanen

 

Igande arratsaldeak familian

Igandean berriz 3 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familien txanda izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Lantenoko arte-eskolan, “igande arratsaldeak familian” programaren bigarren saioa eskainiko dute.

Guraso eta seme-alabek elkarrekin euskarazko arratsalde plana osatzeko proposamenak, Zurrunka antzerki taldeak eskainitako “Erraldoi bihozgabea” txotxongilo emanaldiarekin hasiko da eta segidan, 18:00etan, askaria eta eskulan tailerra izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide