Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea preso politikoek sakabanaketarekin bukatzeko kanpoan dauden herritarren parte hartzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2016ko abu. 23a, 11:35

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea preso politikoak isolamendu greban daude abuztuaren 8az geroztik. Sakabanaketarekin bukatzeko asmoz hasi zuten borrokaldia. Izan ere, Valenceko espetxean aurkitzen dira, Frantziar Estatuan, Euskal Herritik 962 kilometrotara.

Hori dela eta, eta senideentzat suposatzen duen zigorra salatzeko, bisitei uko egin diete, isolamendu ziegetan sartzearekin batera.

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea preso politikoak isolamendu greban daude abuztuaren 8az geroztik. Sakabanaketarekin bukatzeko asmoz hasi zuten borrokaldia. Izan ere, Valenceko espetxean aurkitzen dira, Frantziar Estatuan, Euskal Herritik 962 kilometrotara.

Hori dela eta, eta senideentzat suposatzen duen zigorra salatzeko, bisitei uko egin diete, isolamendu ziegetan sartzearekin batera.

Preso biek kanpoan dauden herritarren babesa eskatu dute, euren egoera salatzeko espetxera zein Justizia Ministeriora eskutitzak idazten edota telefonoz deitzen. Hartarako, hurrengo datuak eman dituzte:

 

Justizia Ministerioa:                                       Espetxea:

Jean-Jacques Urvoas                                     1 Rue du Général Mouton Duvernet

Garde des sceaux                                          BP 3009

Ministre de la Justice                                     69391 LYON CEDEX 03

13, place Vendôme                                        tel: 0472913737

75001 Paris                                                   fax: 0472345564

Tel: 0144776060

 

 

Aletxu Zobaranen borroka luzea

Zobaranek Ekainaren hasieran ekin zion sakabanaketaren aurkako borrokari. Lyon Corbais espetxean preso politikoen kolektiboko kide bakarra zen, Euskal Herritik 900 kilometro baino gehiagora. Espetxeetako zuzendaritzak orduan erabaki zuen Valencera eramatea. Egun gutxira Goieaskoetxea bertara eraman zuten eta Zobaranek greba bertan behera utzi zuen.

Abuztuaren 8an biek hasitako borrokaldiaren ondorioz banandu egin zituzten. Horri aurre egiteko gose grebari ekin zioten, berriz ere abuztuaren 16an elkartu dituzten arte. Herritarren laguntzarekin sakabanaketarekin bukatzeko asmoz borrokan jarraituko dutela adierazi dute biek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide