aiaraldea.eus

Laudioko historia ezagutzeko mendi ibilbideak egin dituzte Ermualde inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Historia

Aiaratur, Laudioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, EHU eta Sancho de Beurko elkarte eta erakundeek sustatuta, Laudioko historia ezagutzeko mendi ibilbideak egin dituzte. Hiru dira guztira eta Ermualde inguruan daude: Burdin hesia I, Burdin hesia II eta Errekabieta bidea.

Ibilbideak egiteko seinaleak jarri dituzte eta informazioa argitaratu. Zabaldutako informazioan zailtasun maila, desnibela, nola heldu, zoladura mota edota ibilbidearen luzera jasotzen dira besteak beste.

Horietaz gain, ibilbidearen puntu desberdinetan kartel didaktikoak jarri dituzte, datu historikoak aurkezten dituztenak. Horiekin batera, bideak seinalatzeko ibilbidearen izena duten balizak eta kartel gezidunak erabili dira.

Informazio xehatua eskuratzeko Laudioko Udalaren webgunera sartzea besterik ez dago, hemen klikatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa