Sevillako espetxean mobilizazioa egingo dute otsailaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2016ko ots. 8a, 12:52

Martxak egingo dituzte otsailaren 20an, ezker abertzaleak antolatuta, euskal preso politikoak dauden espetxe guztietara; babesa helarazteko helburuarekin. Hainbat eskualdetik espetxe desberdinetara egingo diren mobilizazioetan aiaraldearrei Sevillara joatea egokitu zaie. 

Bidaia egiteko autobusa antolatu dute. Otsailaren 19an abiatuko da, gauez, larunbat gauean bueltatzeko. Laudion institutu aurrean hartuko dute, 23:00etan. Amurriotik, ordea, ordu erdi beranduago irtengo da, 23:30etan, Telefonica ondoko geralekutik.

Martxak egingo dituzte otsailaren 20an, ezker abertzaleak antolatuta, euskal preso politikoak dauden espetxe guztietara babesa helarazteko helburuarekin. Eskualde desberdinetatik espetxe desberdinetara joango dira. Aiaraldearrei Sevillara joatea egokitu zaie. Bidaia egiteko autobusa antolatu dute, otsailaren 19an, gauez, irtengo dena, larunbat gauean bueltatzeko. 23:00etan Laudioko institututik irten, ondoren 23:30etan Amurrioko telefonican geraldia egiteko.

Autobusean joateko tiketak 10 eurotan salgai jarri dituzte. Laudion Bazter, Ilargi eta Iratxon erosteko aukera dago. Amurrion, berriz, Txokogorrin. Horretaz gain, gastuei aurre egiteko, 10 eurotako bono-laguntza erosteko aukera ere egongo da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide