SOS Laudioko Lamuza Parkea

Aldundiaren aurrekontuen proiektuan Lamuza Parkearentzat agindutakoa ez dela bete salatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko aza. 20a, 11:10

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Arabako Foru Aldundiari parkean berehalako esku hartzea eskatzeko 4212 sinadura jaso eta sei egunetara bildu ziren Natxo Urkixo alkatea eta Javier de Andres ahaldun nagusia. Udaletik konpromiso eta akordioen beharra azpimarratu zen, herritarren parte hartzearekin eta parkearen erabilera sozio kulturala bermatuz.

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Arabako Foru Aldundiari parkean berehalako interbentzioa eskatzeko 4212 sinadura jaso eta sei egunetara bildu ziren Natxo Urkixo alkatea eta Javier de Andres ahaldun nagusia. Udaletik konpromiso eta akordioen beharra azpimarratu zen, herritarren parte hartzearekin eta parkearen erabilera sozio kulturala bermatuz.

Bide horretan, urriaren 27ko osoko bilkuran eskakizun berdinak biltzen zituen mozioa onartu zen. Egunotan, ordea, 2015erako AFAk aurkeztutako aurrekontuen proiektuan Lamuza Parkera 350.000 euro bideratu direla-eta, udal gobernu taldetik bi aste eskas lehenago ahaldun nagusiarekin 2 milioi euro adostu zirela jakinarazi da.

Zentzu horretan, PPren borondate eza salatzearekin batera, herri gisa erantzun irmoa proposatuko dutela adierazi da Udaletik.

 

Udal hautetsientzako Kode Etikoa

Eledun batzordeak landuta, Udalbatzak etorkizunean aukeratuak izango diren udal hautetsientzako Kode Etikoa eztabaidatu eta onartuko du. Bertan, Bilduk osatzen duen udal gobernu taldeak hala adierazita, ezinbestekotzat dituzten irizpideak kontutan hartu beharko dira: gardentasuna, interes publikoaren nagusitasuna, jendarte osoaren alde egikaritu beharreko kargua alderdiaren edota norberaren xedeetarako ez erabiltzea, kontratazio denetan publizitatea eta lehia askea bermatzea eta diru publikoaren kontrol zorrotza, besteak beste.

Gardentasunaren atalean bereziki aipatzen da hautetsien dietak eta soldatak Udalaren webgunean argitaratzeko beharra. Bilduren ustez ustelkeriaren aurkako borroka da indartu beharrekoa, berau bermatzen duen sistema aldatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide