Korrikak Arrankudiaga-Zollon Aiaraldea agurtu du, bihar arte

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Euskara  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zollon agurtu du gaur Korrikak Aiaraldea. Herriko eskolako ikasleek babestu dute egitasmoa, eta hainbat herritar ere batu dira. Bihart Artziniegan agertuko da berriro eskualdean euskara sustatzeko egitasmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Korrikak Aretatik utzi du Araba eta Bizkaian barneratu da

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Euskara  Aiaraldea

Aretako bide zaharretatik agertu da Korrika Aretan eta berehala utzi du atzean Araba Arakaldon eta, ondorioz, Bizkaian, sartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Jendetza elkartu da Laudioko herrigunean Korrikan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Euskara  Laudio

Ehunka lagun bildu dira Laudioko Zumalakarregi etorbidean Korrikara batzeko, eta horietako asko ziren ikasle gazteak. Horrez gain, Gardean zein plazan bidaide ugari izan ditu ekimenak.

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Korrikak Aiara bisitatzen zuen bitartean atera da eguzkia Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Euskara  Aiara

Eguneko lehen argi izpiekin barneratu da Korrika egitasmoaren 21. edizioa Aiaran. Etxaurren Ikastola, Izoriako Administrazio Batzarra, Aiaraldea Kooperatiba Elkartea, Mendiko Lagunak, Menagaraiko Emakume Elkartea edota Aiarako Udala batu dira, besteak beste, lasterketara.

»» Ikusi argazki guztiak (54)

Urduñatik sartu da Korrika Aiaraldera, ehunka bizilagunen parte hartzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Euskara  Aiaraldea

Goizeko bostak pasata sartu da Korrika Aiaraldean, Urduñako Barrerillatik. 6:05ak atera da hiritik, erdigunetik igaro eta gero. Hainbat eragile eta elkarteetako ordezkariek eraman dute lekukoa.

»» Ikusi argazki guztiak (103)

Korrikaren lekukoen segida: Furgonetatik

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Iritzia  Amurrio