Amurrioko Udalak eta Emigrad@s sin fronteras elkarteak lurraldeari, kanporatzeari eta bizitzari buruzko hausnarketa egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko eka. 25a, 06:00
Ekimenaren kartela. / Amurrioko Udala

Mintegia ekainaren 30ean izango da, zoom plataformaren bitartez, aldez aurretik izena emanda.

Amurrioko Udalak eta Emigrad@s Sin Fronteras elkarteak, Ekoizleen Merkatu Batzarrarekin batera, online mintegia egingo dute, ekainaren 30ean, asteartean, eta horri esker, Latinoamerikako herri indigenek, Kolonbiako herri beltzak, Latinoamerikako nekazarien kolektiboak eta Euskadiko baserritarrek euren lurraldeetan bizitzeko dituzten aukerak balioetsiko dira.

Hegoaldeko kolektiboa hauek osatuko dute: Kolonbiako Sinú etniako Ómaga komunitate indigenako ordezkari batek, Kolonbiako afrikarren ondorengo herri beltzeko ordezkari batek eta Kolonbiako ipar-ekialdeko nekazarien komunitateko emakume buru batek.

Duela hamarkada batzuetatik hona, Euskadiko herritarrak bizimoduari, kontsumoari eta eredu ekonomikoaren aurreko beharrezko alternatibei buruz ari dira hausnartzen, eta hainbat estrategia sustatzera iritsi dira. Horien artean, elikadura-subiranotasuna, kontsumo arduratsua, hazteari uztea eta agroekologia aipa daitezke, besteak beste. Bestalde, Hegoalde Globalean, jatorrizko herriek, nekazariek eta afrikarren ondorengoek, esperientzia alternatiboak sortzen dituzte euren kosmo-ikuspegietatik, Buen Vivir izenekoaren proposamenak, Landazabaleko Erreserba Eremuak eta lurralde agroekologikoak, besteak beste.

Horietan, lurraldea eta ondasun naturalak babesteari, elikadura-subiranotasunari eta emakumeen ekitateari dagokienez dituzten asmoak islatzen dituzte.

Hegoaldeko eta Iparraldeko hainbat kolektibok dituzten errealitateen, esperientzien eta jardunbideen inguruko ezagutzaren eta hausnarketaren bitartez, mintegiaren helburua Arabako gizartea giza eskubideen defentsan, lurraldeen defentsan eta genero-ekitatean inplikatzea da.

Mintegia ekainaren 30ean, asteartean, izango da, 17:00etan, eta esteka honetan izena eman ondoren zoom bitartez jarraitu ahal izango da: https://us02web.zoom.us/webinar/register/WN_Dk_rpFL9SM-bL-ju0Tpu5A

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide