Amurrioko Udalak 14 pertsona hartuko ditu Aiarako Kuadrillako 2020-2021 Enplegu Planari esker

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko abe. 2a, 08:00

Lanpostu horiek eskuratu nahi dituzten pertsonek izena eman beharko dute Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bidez, abenduaren 9a baino lehen.

Amurrio, 2020ko abenduaren 1ean. Aiarako Kuadrillak eskualdeko enplegu-planak egingo ditu berriro 2020-2021 urteari begira. Amurrion, guztira, 14 pertsona kontratatuko dira, eta udalerrian erroldatuta egon beharko dute: naturguneen mantentze-lanez arduratzen diren 2 pertsona, hiri-espazioen eta naturguneen mantentze-lanez arduratzen diren 8 pertsona, 3 herri laguntzaile eta administrari laguntzaile bat.

Iragarkiak Lanbideren webgunean daude argitaratuta, eta interesdunek Lanbideren bidez soilik eman ahal izango dute izena abenduaren 9ra arte. Eskaera formalizatzeko, Lanbideren web-zerbitzua erabiltzea gomendatzen da, esteka honen bidez eskura daitekeena: https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/. Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.

Aiarako Kuadrillak eta Urduñako udalerriak 36 pertsona kontratatzea aurreikusi dute sei hilabetez, horietatik 33 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren %60ra. Plan horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira, ekainaren 24ko ebazpenaren arabera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide