aiaraldea.eus

Meritu handikoa ez, epikoa

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Aldekoa   Iritzia

Aiaraldea Egunkariak txoko honetan idaztea proposatu zidanean, parte hartzeko konpromisoa hartu nuen, zergatik?
Komunikabideetan hazi nintzen profesionalki. Laudion, Radio Euskadi eta Radio Vitoriaren korrespontsal gisa, eta gero Radio Bilbaoko informatiboetako erredaktore moduan. Ondo baino hobeto dakit zein zaila den tokian tokiko informazio egitea.
Komunikabideek historia osoko krisirik larrienetako bat jasaten ari dira.

Komunikabide handiak kazetariak egoitza nagusietan biltzen ari dira, kanpoko eremuetatik erretiratuz, eskualdeko eta tokiko erredakzioak hustuz, sare deszentralizatu hori mantentzea oso garestia baita.
Ondorioz, makina bat komunikabide desagertu dira azken hiru urteotan. Garai batean, Bilboko  geltokira iristean, erasoka oldartzen zitzaizkigun doako 3-4 egunkari emateko. Orain bat besterik ez dago, eta goizeko 8:30etarako agortzen da.

Aiaraldeak esparru hori bete nahi du. Meritu handikoa. Baina Euskadin egin nahi du. Meritu handikoa ez, epikoa esango nuke.
Aniztasunean eta egiazkotasunean oinarrituta aurrera egingo duen esperoan, kolaboratzen saiatuko naiz, azken hamarkadetan bildu dudan lan-esperientzia egunkari honeta hurbilduz, nire lanari buruzko gogoetak barne —gaur egun, Bilboko Alkatetzan—, gure haranetako errealitatera eta etorkizuneko premietara egokitzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa