Arrakasta handia izan dute Francisco de Mendietaren inguruan Javier Aspuruk eskainitako hitzaldiek

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2013ko urr. 21a, 08:00

Javier Aspuru ikerlariak, lau hitzaldiren bitartez ezagutarazi du Francisco de Mendieta margolari eta idazle aiararraren bizimodua eta lana. Ikerlariak, jakinarazi duenez, Artziniega, Urduña, Menagarai, eta Bilboko Euskal Museoan egindako hitzaldiak harrera ona izan dute.

Ekitaldi horien artean, bereziki aipagarria izan da Bilboko hitzaldiak izan duen arrakasta, izan ere, 70 pertsona inguruk parte hartu zuten bertan, Bizkaiko Aldundiak ospatutako Ondarearen Jardunaldien barruan.

Javier Aspuru ikerlariak, lau hitzaldiren bitartez ezagutarazi du Francisco de Mendieta margolari eta idazle aiararraren bizimodua eta lana. Ikerlariak, jakinarazi duenez, Artziniega, Urduña, Menagarai, eta Bilboko Euskal Museoan egindako hitzaldiak harrera ona izan dute.

Ekitaldi horien artean, bereziki aipagarria izan da Bilboko hitzaldiak izan duen arrakasta, izan ere, 70 pertsona inguruk parte hartu zuten bertan, Bizkaiko Aldundiak ospatutako Ondarearen Jardunaldien barruan.

Aiaraldeko euskararen lehen apologista.

Aspuruk, artista horren inguruko dokumentazio historiko asko ikertu du, eta pertsonaia historiko honen bizitza aztertzen duten hainbat kolaborazio egin izan ditu eskualdeko Aztarna aldizkarian. Ikerketa honen barruan, bi ezaugarri ikusi ditu interesgarri margolari honengan: Margolariaren jatorria, eta euskararekiko egindako defentsa sutsua.

Mendietaren lana orain arte ezaguna izan bada ere, oso gutxi hitz egin da bere jatorriaren inguruan. Aspuruk garrantzitsutzat jo du Mendieta Menagarain 1556ean jaio zela kontutan hartzea, eta honenbestez, bere aiarar jatorria.

Horrez gain, eta Madrilen topatutako azkeneko dokumentuek adierazten dutenez, Mendieta euskaltzale sutsua izan omen zen. Dokumentu hauetan ikus daitekenez, Mendietak euskararen aldeko lan handia egin zuen, euskararen apologista izanik. Ikerliaren aburuz, oso esanguratsuak dira datu hauek, izan ere, duela 400 urte bizitako idazle batez ari da. Mendietak zuen euskararen zaletasunaren adierazgarri bezala, aipatzekoa da ere dokumentu horietaz gain, Mendietak erabili izandako euskara-gaztelera hiztegi bat agertu egin izan da berriki.

Aspururentzat, Francisco de Mendietaren bizimodu politikoak ere badu bere garrantzia, izan ere, bere garairako oso aurrerakoia izan omen zen. Dirudienez, Mendietak Bilboko udalerako egiten ziren bozkaketen aurkako boikot kanpainetan parte hartu zuen. Bozkaketa horien bitartez, iruzurra egiten zen bere ustez, eta solik goi-aristokratek parte hartu ahal zuten prozesu hautagilean.

Francisco de Mendieta menagaraiarrak, berak bizi izandako garaiko gizartea, politika eta bizimodua islatzen duten hainbat margolan egin zituen, aipagarrienen artean Errege Katolikoen Foruen zin egitea dago. Horrez gain hainbat idazlan interesgarri idatzi zituen, Bizkaiko historia jasotzen duen Anales de Vizcaya, idazlana aipagarriena izanik.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide