Asteburuan Santa Luziako jaiak ospatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Ulloa Téllez 2016ko mai. 27a, 16:12

Aurtengo Santa Luziako jaiak heldu dira. Ospakizunak direla eta, Laudioko udalak bi autobus jarriko ditu maiatzaren 29an eta 30ean mugikortasun mugatua daukaten pertsonentzat, aukera izan dezaten jai horietara gerturatzeko.

Igotzeko ordutegia 9etatik 10:15era izango da eta jaitsierakoa, berriz, 13:00etatik 14:00etara. Irteera Udaletxe ondoan dagoen autobus geralekuan izango da.

Aurtengo Santa Luziako jaiak heldu dira. Ospakizunak direla eta, Laudioko udalak bi autobus jarriko ditu maiatzaren 29an eta 30ean mugikortasun mugatua daukaten pertsonentzat, aukera izan dezaten jai horietara gerturatzeko.

Igotzeko ordutegia 9etatik 10:15era izango da eta jaitsierakoa, berriz, 13:00etatik 14:00etara. Irteera Udaletxe ondoan dagoen autobus geralekuan izango da.

Larunbata, kirola eta bisita gidatuak

Egitaraua bihar hasiko da, goizeko 10:00etan. Aiaraldeabikeko koordinatzaileek bizikletaz egin beharreko mendi lasterketa antolatu dute; bi ibilbide dauka, bat errazagoa eta bestea pixka bat zailagoa, jende guztiak aukera izan dezan ibilbidea egiteko. (Irteera Aiarabike dendatik izango da).

11:00etan ibilbidean parte hartu duten txirrindulariek denbora izango dute hamaiketakoa jateko Ermuko zelaietan. Goiza amaitzeko, 11:00etatik arratsaldeko 14:00etara ibilbide gidatua egongo da Sergio Escribanoren eskutik indusketei buruz.

Igandean,Burdin Hesia

Igandean, goizeko 9:00etan mendi ibilaldia gidatua gauzatuko dute, Lamuzako enparantzan hasiko da, Goikogane mendi taldeak antolaturik.

9:00etan ere, mendi lasterketa burdin hesia eta mendi ibilaldia Burdin Hesia egingo dituzte. Hasiera Bilbon izango da eta biak Torrontegietan elkartuko dira 12:00etan erromeriara jaisteko.

11:30ean mezarako tartea egongo da gerturatu nahi direnentzat. 11:30etatik 13:00era Euskal dantzak egongo dira Aiara, Itxarkundia eta Untzueta taldeekin. Azkenik, eta egunarekin bukatzeko, Artzain txakurren lehiaketa antolatuko da goiko zelaietan, Arate elkarteak antolatuta.

Astelehenean, umeak protagonista azken txanpan

Maiatzaren 30ean, astelehenean, ospakizunaren azkenengo eguna izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera hasiko da; umeentzako jostailu eta jolasekin, Kalaka elkartearen eskutik.

11:30ean meza egingo dute eta 12:00etan Euskal dantzak egongo dira Itxarkundia taldeko txikien eskutik.

Arratsaldeko 16:00etan umeentzako ikuskizuna eskainiko dute, Laudioko Udalak antolatuta. Arratsaldeko 19:00etan txokolatea egongo da gerturatzen diren lagun guztientzat, Aldai plazan.

Aipatutako ekintza guztiak euskaraz egingo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide