Laudioko jaietako pregoia Andere abesbatzaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Laudio

San Roke jaien bezperan pregoi ekitaldi jendetsua ospatu zen Aldai plazan kokatutako txosnagunean Andere abesbatzaren eskutik

Ugarteko Jaiak ez dira gaueko eskaintzara mugatu

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Laudio

Iragan asteburuan izan ziren Ugarteko jaiak. Festa ez zen gaueko girora mugatu, goiz eta arratsaldeetan ere egon zen zertaz gozatu. Igande goizean, adibidez, tokiko produktuen azoka egin zen.

Argazkiak: Ane Ortega Diez

 

Dena prest aurtengo inauteriak ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Laudio

Dena prest aurtengo inauteriak ospatzeko

Aurten inauteriak otsailaren 9an helduko dira eta hirugarren urtez, Jaiak Koordinakundea lanean aritu da egun horiek prestatzeko. Inauterietako lehenengo egunean eguerditik hasiko da jaia, 13:30ean kalejira egongo da herriko kaleetatik, mozorroak jantzita, nola ez, eta horren ondoren, eliza-arkupeko herri bazkarian indarrak hartu ahal izango dituzte arratsaldea gogotsu hartzeko.

Laudio Moda

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Laudio

Apill-ek antolatu du berriro Laudio Moda desfilea. Hainbat herritar egon dira modeloen artean eta jende ugari hurbildu da Aldai plazan dagoen karpara.

Argazkiak: Ane Ortega

"Udaberria aurreratu Arabako Merkataritza Txartelarekin" kanpaina hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiaraldea  Amurrio  Artziniega  Laudio

"Udaberria aurreratu Arabako Merkataritza Txartelarekin" kanpaina hasi da

Eskualdeko merkatariek Udaberria aurreratu Arabako Merkataritza Txartelarekin kanpaina abian jarri dute martxoaren 11tik 25era. Egun hauetan eskualdeko zenbait saltokietan %5eko eta %10eko deskontuak lortuko ditu Arabako Merkataritza Txartelarekin erosketak egiten dituen edonork, ordainketa atzeratuetan izan ezik.

105 saltokik hartuko dute parte sustapen kanpaina honetan: 4 Artziniegan, 59 Laudion eta 42 Amurrion. Bezeroek eskaintzen diren deskontuak saltokietako erakusleihoetan egongo diren bereizgarrietan aurkitu ahal izango dituzte.

"Hainbat hilabete daramatzagu patroi ikastaroa gogo handiz prestatzen"

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Aiara  Aiara: Arespalditza

"Hainbat hilabete daramatzagu patroi ikastaroa gogo handiz prestatzen"

Maria Ortega Elexpe (Arespalditza, 1988) Aiarar diseinatzaila da. 6 urte daramatza moda munduan ikasten eta lan egiten. Arespalditzako Adam Dram kultura-gune berriarekin batera, Patroi eta Moda kurtso bat antolatu du. Madrilen, Londresen eta Bilbon egon da ikasten eta lan egiten. 2010ean Getxoko GetxoModa diseinatzaile gazteen lehiaketa irabazi zuen, eta orain bere hirugarren bilduman egiten ari da.

Zertan datza Aiaran emango duzun ikastaroak?

Auzolana deitu dute herriko basoak garbitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez  Arrankudiaga-Zollo

Auzolana deitu dute herriko basoak garbitzeko

Arrankudiaga eta Zolloko hainbat herritarrek auzolan eguna deitu dute biharko, urriaren 25erako. Joan den 12an, hispanitate egunean, inguruko basoak garbitzen aritu ziren eta asmo bera dute konstituzioaren egunerako ere: "Egunok auzolanean aritzeko aprobetxatuko ditugu, guretzako ez direlako jai egunak" azaldu du Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkateak.