Dena prest aurtengo inauteriak ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Aurten inauteriak otsailaren 9an helduko dira eta hirugarren urtez, Jaiak Koordinakundea lanean aritu da egun horiek prestatzeko. Inauterietako lehenengo egunean eguerditik hasiko da jaia, 13:30ean kalejira egongo da herriko kaleetatik, mozorroak jantzita, nola ez, eta horren ondoren, eliza-arkupeko herri bazkarian indarrak hartu ahal izango dituzte arratsaldea gogotsu hartzeko.

Aurten inauteriak otsailaren 9an helduko dira eta hirugarren urtez, Jaiak Koordinakundea lanean aritu da egun horiek prestatzeko. Inauterietako lehenengo egunean eguerditik hasiko da jaia, 13:30ean kalejira egongo da herriko kaleetatik, mozorroak jantzita, nola ez, eta horren ondoren, eliza-arkupeko herri bazkarian indarrak hartu ahal izango dituzte arratsaldea gogotsu hartzeko.

Izan ere, larunbatean 18:30etik aurrera, desfilea eta mozorro lehiaketa ospatuko dira eta bertan izena emateko Kultur Etxera hurbildu beharko dute otsailaren 7 eta 8an 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, desfilearen egunean ere izena emateko aukera izango dute 17:00etatik 18:00etara. Taldeak hiru kategoriatan banatuko dira: 21 kidetik gorakoak, 8 eta 21 kide artekoak eta 8tik beherakoak.

Esan bezala, desfilea larunbatean 18:30ean hasiko da Ugarten, Lezeagako aldapan hain zuzen, eta Laudioko kale nagusiak zeharkatuko ditu. Herria girotzeko ardura, aldiz, hainbat taldek izango dute: Bilboko Goloka antzerki taldea, Aiaraldeako FitaFik soinu-tresna eskolako ikasle eta irakasleak, Gesaltzako Gesaltza txaranga, Laudioko Beti Jai txaranga, Laudioko Galtzagorri kultur taldearen hankapalu eta txotxongiloak, Laudioko Kun Kun perkusio taldea, Laudioko Ttuntturro Zanpantzar taldea eta Bilboko Gaitzerdi Teatroko kideak.

Desfilea amaitzean, Mozorro lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egingo da Herriko Plazan 20:00etan. Aurten, guztira 17 sari banatuko dira, nola edo hala lehiaketan parte hartzen duten talde eta pertsonek egindako lanari merezitako saria emateko asmoarekin. Karrozen kategoria bereziki nabarmenduko da: iaz sari bakarra banatu zen, baina aurten hiru egongo dira.

Hala ere, otsailaren 9ko jaia ez da hor amaituko gaueko 20:30etik aurrera Mozorro Gaua hasiko baita. Aurten, Laudioko DJ Rubaren eskutik ikuskizuna egongo da Herriko Plazan, gainera, txosna jarriko da, bokatak eta edaria saltzeko.

Otsailaren 12an, asteartean, haur eta gaztetxoek Kirikiño Aisialdi Taldeak prestatuko dituen tailerrekin gozatu ahal izango dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 18:00etatik aurrera, aldiz, Eidabe taldeak “Kanpanolue” haur-berbena eskainiko digu eta 19:00etan txokolate beroa banatuko da bertaraturiko haur guztien artean.

Eguneko ekitaldi nagusia 19:30etik aurrera hasiko da, Lezeagako Sorginaren erreketa, alegia. Bilboko Gaitzerdi Teatro taldeak ekitaldi ikusgarri eta berritzailea prestatuko du inauteriei agur esateko.

Informazio gehiago eskuratzeko ihauterietarako prestatu duten webgunera jo dezakezue: inauteriak.wordpress.com

 

MOZORRO LEHIAKETAKO KATEGORIAK ETA SARIAK

Izena emateko epea

 

  • Otsailak 7 eta 8: 18:00-20:00 Kultur Etxean
  • Otsailak 9: 17:00-18:00 Kultur Etxean

 

Kategoriak eta sariak

Taldeak +21

 

  1. Saria 450 €
  2. Saria 250 €
  3. Saria 100 €

 

Taldeak 8-21

 

  1. Saria 250 €
  2. Saria 150 €
  3. Saria 50 €

 

Talde txikiak eta norbanakoak

 

  1. Saria 150 €
  2. Saria 50 €
  3. Saria 25 €

 

Girotzea

 

  1. Saria 150 €
  2. Saria 100 €

 

Karrozak

 

  1. Saria 300 €
  2. Saria 200 €
  3. Saria 100 €

 

Haurrak (12 urtetik behera)

 

  1. Saria 75 €
  2. Saria 25 €

 

Sari berezia

 

  1. Saria 75 €

 

 

EGITARAU OSOA

Otsailak 9, larunbata

 

  • 13:30 Kalejira Herriko Plazatik
  • 15:00 Herri bazkaria Herriko Plazan (tiketak 5 €: Keska eta Gorka tabernetan salgai)
  • 18:30 Desfilea Lezeagako aldapatik (ondoko talde hauen animazioarekin: Goloka, Fi ta Fik, Beti Jai, Gesaltza txaranga, Gaitzerdi, Kun Kun, Ttuntturro, Galtzagorri)
  • 20:00 Sari banaketa Herriko Plazan
  • 20:30 Mozorro gaua: Diskodantza Herriko Plazan (Txosna zerbitzua egongo da, jan eta edanarekin)

 

Otsailak 12, asteartea

 

  • 17:00 Haurrentzako Jolasak Kirikiñorekin Herriko Plazan
  • 18:00 Eidabe taldearen "Kanpanolue” haur-berbena Herriko Plazan
  • 19:00 Txokolatada Herriko Plazan
  • 19:30 Sorgina erretzeko ekitaldia Gaitzerdi Teatrorekin Herriko Plazan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide