Xabi Basterra musikariak Europan bira egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Laudio

Xabi Basterra musikariak Europan bira egingo du

Xabi Basterra musikari laudioarrak bira berezia egingo du Europan zehar Estokolmon urriaren 13an hasita eta Rijekan azaroaren 5ean amaituta.

Bizitza osoa darama Xabi musikaren munduan burubelarri, baina ez hainbeste musikazale izatetik musikari izatera pasa zenetik. Izan ere, azken urtean hasi da  konposatutako abestiak, bere kitarraz lagunduta, kontzertuetan eskaintzen.

Galtzagorri Kultur Taldeak 30.urteurrena ospatzeko jai eguna antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Laudio

Galtzagorri Kultur Taldeak 30.urteurrena ospatzeko jai eguna antolatu du

Galtzagorri Kultur Taldeak 30 urte bete ditu aurten, hori dela eta, herria jai giroaz bustiko du urriaren 1ean goizean goizetik.

Egitarau oparoa prestatu dute adin guztietako jendeak parte har dezan. Goizean umeei zuzendutako tailerrak egongo dira Aldaiko Plazan 11:00etatik aurrera. Jai giroan murgiltzeko aukera baina, 12:00etan helduko da suziria jaurtitzearekin batera. Ostean kalejira abiatuko da herriko plazatik buruhandien eta trikitilarien eskutik.

Txani Rodriguez idazleak komiki sorta berria aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Laudio

Txani Rodriguez idazleak komiki sorta berria aurkeztu du

Txani Rodriguez idazle laudioarrak argitaratu du 5 komikiko bilduma Saure argitaletxearen eskutik beste hainbat idazle euskaldunekin batera. Txani lehenengo bi liburukien idazlea da ("Pequeño Manuel, gran corazón" bilduman daude), eta irudien marrazkilaria, ordea, Nacho Fernandez bilbotarra.

Komiki sorta 8 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Komikiak Gasteizeko Astrolibros liburudendan aurkeztu dira aurreneko aldiz eta Jean François Saurék azaldutakoaren arabera, bildu dituzte gazteentzat baloreetan hazi, hezi eta bizitzeko tresna suposa dezaketelakoan.

Txani Rodriguez idazle laudioarrak lan berria aurkeztu du, komiki sorta formatuan

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Laudio

Txani Rodriguez idazle laudioarrak lan berria aurkeztu du, komiki sorta formatuan

Txani Rodriguez idazle laudioarrak, beste hainbat idazle euskaldunekin batera, 5 komiki osatzen duten bilduma argitaratu du Saure argitaletxearen eskutik. Txani lehenengo bi liburukien idazlea da, irudien marrazkilaria, ordea, Nacho Fernandez bilbotarra.

2016-2017 ikasturtean euskara ikasteko aurrematrikula eskaintza berezia AEK-n

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Aiaraldea  Amurrio

2016-2017 ikasturtean euskara ikasteko aurrematrikula eskaintza berezia AEK-n

Aiaraldeko AEK-ko euskaltegiek datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko eskaintza berezia zabaldu dute.

Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa duen orok, orain izena emanez gero, hainbat abantaila izango ditu: % 5eko deskontua matrikularen prezioan, ordainketa malguagoa, beste epe bat gehituta ohiko ordainketa-epeei, lehentasuna taldeak eratzeko orduan, kasu.

Oihala Zabaltzen antzerki taldeak “13 gezur” aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Kultura  Laudio

Oihala Zabaltzen antzerki taldeak “13 gezur” aurkeztuko du

Urte berriarekin batera  estreinaldia dakarkigu Oihala Zabaltzen antzerki talde laudioarrak. Oihala Zabaltzen taldearen ibildidea 1988 urtean hasi zen, orain dela 28 urte, harrezkero era, kolore eta forma askotariko antzezlan ugari antzeztu ditu taldeak, eurek sortutakoak, pelikuletako bertsioak edo bestelakoak.

Arabako Foru Aldundiak jarduera fisikoetan euskararen erabilera sustatzeko gida argitaratu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

Arabako Foru Aldundiak jarduera fisikoetan euskararen erabilera sustatzeko gida argitaratu du

Arabako Foru Aldundiak Arabako Euskara Zerbitzuekin elkarlanaren bidez helduen jarduera fisikoetan euskararen erabilera handitu dadin gida bat sortu du hainbat iradokizun eta baliabiderekin, horretarako hainbat ideia eta tresna eskaintzen ditu.

Gidaren aurkezpena azaroaren 10ean Arabako Kirol Federazioen egoitzan izango da (Amadeo Garcia de Salazar enparantza- Gasteiz), arratsaldeko 19:00etan. Iradokizun eta baliabideen aurkezpena Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailearen esku izango da.

Basalarrina Elkarteak buruhandiak eta erraldoiak eskuratzeko egitasmoa abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Kultura  Laudio

Basalarrina Elkarteak buruhandiak eta erraldoiak eskuratzeko egitasmoa abiatu du

Basalarrina Euskara Elkarteak euskal mitologian oinarritutako buruhandiak eta erraldoiak eskuratzeko abiatu berri duen egitasmorako atxikimendua eskatu die ikastetxeei eta kultura eragileei.

Elkartearen esanetan: ”Euskal Kultura eta euskararen transmisioan herriko eragileek tresna berriak eskura izatea garrantzitsua da. Modu honetan, erraldoiak eta buruhandiak erabilgarri egongo lirateke Laudion egiten diren zenbait kultura ospakizunetarako".

Jai batzordeak eta "Los Primeros Jueves" literatura taldeak "Palabras al atardecer" poesia irakurketa partekatua antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Aiara  Aiara: Aginaga

Jai batzordeak eta "Los Primeros Jueves" literatura taldeak "Palabras al atardecer" poesia irakurketa partekatua antolatu dute

Agiñagako Jai Batzordeak ekimen literarioa antolatu du Amurrioko "Los Primeros Jueves" literatura taldearekin batera,. “Palabras al atardecer” izeneneko ekimen literarioa Agiñagako elizan izango da urriaren 2an, 19:00etan.

Aurten ere Orozkoko gurasoek euskara ikasteko aukera izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico  Orozko

Aurten ere Orozkoko gurasoek euskara ikasteko aukera izango dute

Aurten ere Orozkoko udalak eta AEK-k gurasoei zuzenduta egongo den euskara ikastaroa martxan jarriko dute. Eskola egutegiari dagokionez, hasiera urriaren 5ean izango da eta Orozkoko Eskolaren egutegi eta ordutegira egokitua. 

Ikastaroa Orozkoko Kultura Etxean izango da eta astean lau egun emateko helburua duen arren, lagunen kopurua eta beharren arabera moldatuko da. Ikastaro honen helburua ez da goi mailako euskara ikasketak egitea, baizik eta sarritan gurasoek seme-alabekin izaten dituzten elkarrizketak zuzentasunez ahalbideratzea.