Urduñan ere ospatu dute San Isidro eguna

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Atzo izan zen San Isidro -nekazarien santua- omentzeko eguna. Aiaraldeko eta Euskal Herriko zenbait tokitan bezala, meza eta kalejira izan zen nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Ehundik gora lagun bertaratu dira Arrastariako agintarien erromesaldira

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Umeen Eguna ospatu da gaur Urduñako otxomaioetan, baina ekintza guztiak ez dira haurrei bideratuak egon. Eguerdian ohiko Arrastariako ohiko erromesaldia egin dute hiriaren erdigunetik Antzinako Andra Mari santutegira. Amurrio zein Urduñako hainbat ordezkari politikok eta ehundik gora herritarrek hartu dute parte ekimenean.

»» Ikusi argazki guztiak (70)

Otxomaioak ospatzen ari dira Urduñan, tradizioa jarraiki

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Egun berezia da gaurkoa Urduñako jaietan, otxomaio eguna ospatzen baitute. Hori dela eta, tradizioa jarraitu eta meza egiten dute, segizioaren musikak lagunduta. Horrez gain, udaletxean bertan askaria prestatu dute eta tokiko ordezkariek ez ezik, Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Unai Errementeriak eta Oscar Matute EH Bilduko Kongresistak parte hartu dute topaketan. Santa Zezilia musika bandak ere kontzertua eskaini du.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Playback lehiaketak girotu du otxomaioen bosgarren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Ekintza gutxi egon ziren atzo Urduñako Otxomaio jaietan, baina giro ederra egon zen. Ume ugari animatu ziren arratsaldean Foru plazan egin zen Playback lehiaketan parte hartzera.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Erraldoi, buruhandi eta dantzariak protagonista otxomaioetako hirugarren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

Atzo ere goizetik gauera arte luzatu zen jai giroa Urduñan. Eguerdian kalejira egon zen Bihotza konpartsaren eskutik. Beste herri batzuetako erraldoi eta buruhandiek ere hartu zuten parte egitasmoan. Taekwondo erakustaldia egon zen jarraian, Foru plazan, Taegeuk elkartearen eskutik.

Arratsaldean, aldiz, Erauntsi dantza taldearen emanaldia egon zen Herri Ikastetxeko patioan. Dozenaka dantzarik hartu zuten parte egitasmoan, ehunka ikusleren aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Atzo jokatu zen Urduña Hiria gazteen junior Master klasikoa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kirola  Urduña

Urduñako Txirrindulari Elkarteak 47. aldiz antolatu zuen proba. Lander Lartitegi izan zen azkarrena 94 kilometroko zirkuitua osatzen.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ehiza jakiak dastatzeko azoka antolatu dute Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Urduña

"Zapore zinegetikoen dastatzea" egin dute gaur eguerdian Urduñan. Foru plazan kokatu dituzte postuak, eta ehizatutako animalien produktuak frogatzeko aukera eskaini dute.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Azoka agroekologikoa ospatu dute Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Ekonomia  Urduña

Gaur goizean izan da Urduñako azoka agroekologikoa. Tokiko eta inguruetako ekoizle ugarik hartu dute parte, trikiti doinuez girotuta. Olaranek prestatutako paellarekin borobildu dute eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Urduñako udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Politika  Urduña

Ekitaldia egin du Urduñako EH Bilduk gaur arratsaldean hiriko Foru plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Gastronomiak batu zuen atzo hainbat jende Artomañan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Amurrio  Amurrio: Artomaña

Artomañako Jaiak ospatu dituzte Aste Santuan eta larunbatean txahala erre zuten eguerdian. Gastronomiak lagun ugari erakarri zuen eta gauez ere kontzertua egon zen.

»» Ikusi argazki guztiak (31)