Foru Aldundiak 1,2 milioi euroan esleituko du Laudioko Kasinoaren zaharberritze integralaren lizitazioa

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2016ko ira. 6a, 14:10

Diputatuen Kontseiluak gaur atera du lizitaziora Laudioko Lamuzako parkeko"Casinoaren" zaharberritze integralaren proiektua, bere jatorrizko egoerara itzularazteko eta erabilera publikorako berreskuratzeko.

Erabakiak 1,2 milioi euroko gehienezko aurrekontua ezarri du, eta zortzi hilabeteko epea gauzatzeko.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila da proiektuaren arduraduna, eta zaharberritze zientifiko bat egingo du, eraikina XX. mendearen hasieran diseinatu zuen arkitektoaren planoetan oinarriturik.

Izan ere, burdinazko, zurezko eta igeltsuzko elementu apaingarriak erreproduzituko ditu, oraindik ere irauten dutenak.

Kontratuaren esleipena aurtengo udazkenean egingo da, eta obrak urte amaiera baino lehen hasiko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide