Arabako Foru Aldundiak 45.000 euro bideratuko dizkio Aiarako adinekoen eguneko arretarako landa zentroari

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2017ko aza. 28a, 14:13
Aiarako Udaletxea Arespalditzan. / aiaraldea.eus

Aldundiak oniritzia eman dio Aiarako Udalarekin duen lankidetza hitzarmena luzatzeari, eguneko arretarako landa zentroa, adinekoei zerbitzua ematen diena, kudeatzeko eta horren mantentze lanak egiteko. Foru erakundeak guztira 45.000 euro emango dizkio zentro horri. Zentroa Arespalditza herrian dago kokatuta.

Guztira, 16 eguneko arretarako landa zentro daude Arabako Lurralde Historikoan, hamasei udaletan banatuta, eta 230 pertsonek jasotzen dute arreta horietan. Nahiz eta eguneko arretarako landa zentroak udal baliabideak izan,

Arabako Foru Aldundiaren kontura da lurraldean dauden zentroen finantzaketaren % 80, milioi bat euro inguru 2017an. Eguneko arretarako landa zentroei esker, adinekoek beren etxeetan bizitzen jarraitzen dute bizi kalitate onargarri batekin. Izan ere, senideekin eta auzokoekin
harremanetan jarraitze dute, egoitza baliabideetara jo gabe.

Zentro integratuak, prebentiboak, asistentzialak eta komunitarioak dira, adinekoei hainbat zerbitzu ematen dietenak egunez, hala nola, ohiko bizitzaren jardueretan laguntzekoak eta aisialdi eta denbora librekoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide