Eneko Meaurio garaile Aiarako Biran

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2016ko mar. 24a, 14:34

AZKEN ETAPAREN KRONIKA: 

Eta Aiarako Biraren azken etapa heldu zen, irabazlearen maillota lortzeko azken borroka. Hiru gazte besteekiko alde nabarmenarekin joko horretan: Jon Sanchez, Toyota Armentia taldekoa, lehen etaparen irabazlea eta bi etapetan lider izandakoa, Eneko Meaurio, Basati bike-Busturialdekoa, borrokalari nekaezina, eta Jon Barrenetxea Gastronomia Baska taldekoa, ausarta eta inoiz etsitzen ez den horietakoa, Amurrioko etapan garaile.

AZKEN ETAPAREN KRONIKA: 

Eta Aiarako Biraren azken etapa heldu zen, irabazlearen maillota lortzeko azken borroka. Hiru gazte besteenganako alde nabarmenarekin joko horretan: Jon Sanchez, Toyota Armentia taldekoa, lehen etaparen irabazlea eta bi etapetan lider izandakoa, Eneko Meaurio, Basati bike-Busturialdekoa, borrokalari nekaezina, eta Jon Barrenetxea Gastronomia Baska taldekoa, ausarta eta inoiz etsitzen ez denetakoa, Amurrioko etapan garaile.

Lehenengo bi etapetan bezala, euria ere irteera marran agertu zen, etapa are gogorra eta arriskutsua egiten. Lanteno, Garabilla eta Artziniegak osatzen duten zirkuituari lau alditan itzulia eman behar zioten txirrindulariek 44 kilometroko ibilbidea betetzeko. Helmuga Artziniegako Geltoki plazan kokatuta zegoen, 300 metroko igoeraren ostean. Hasiera-hasieratik ihesaldi saiakera asko egon ziren baina pelotoiaren abiadura zela eta ez zuten aurrera biderik egin.

Horrela, Garabillaren lehen igoerari aurre egin zioten txirrindulariek eta Artziniegako kale estuen barrenera jo zuten guztiak batera. Artziniegako herria atzean utzi zutela, pelotoia mehetuta, Barrenetxeak, liderra, zulatua izan zuen. Bere taldekide batek utzi zion gurpila, hala ere pelotoiak abiadura bizian jarraitu zuen. Kilometroak pasa ahala, 30 eta 40 segunduko tarteko desabantaila mantendu zuen Barrenetxeak berebiziko esfortzua eginez pelotoiarekin berriz kontaktatzeko.

Meaurio, Sanchez eta besteak ez zeuden oparirik egiteko eta azkeneko itzulian indartsu lan egin zuten liderra, akituta, lehertuta, guztiz aldentzeko. Bitartean, Mario Aparicio (Bici Aranda) tartea lortu zuen eta helmugaren bila bota zen Garabillako jaitsieratik behera. Pelotoia bost bat segunduko atzerapenarekin soilik, sartu zen azken kilometroan eta azken esfortzu horretan Pablo Gutierrez izan zen(Escuela de ciclismo Efrain) Aparicio aurreratzen gai izan zen bakarra. Marcos Pison (Quesos Albeniz) eta Julen Garcia (Optica Luyando-Ganzedo), hirugarren eta laugarren helmugaratu ziren.

Meaurio pelotoian sartu zen Aiarako Biraren sailkapen nagusia bereganatuz, eta berarekin Sanchez, podiumeko bigarren kajoia lortuz. Barrenetxea, zulaketa bidegabe batek jokotik kanpo utzita, azken kilometrorarte borrokatu zuen baina txirrindularitzaren gazi-gozoak bizitzea egokitu zitzaion eta bi minutu eta erdira sartzen zen, podiumeko hirugarren postura jauziz. Soilik 15 urterekin, txirrindulari bizi osoa du aurretik, batzuetan irabazi eta besteetan ikastea dagokigun honetan.

Horrela, amaitu zen 2016ko Aiarako Bira, José Ángel Gastakaren omenez, Aiaraldeko txirrindularitzaren faborean lan ugari egindako Artziniegarra.

Beste urte batez, Aiaraldeko udal, txirrindulari elkarte eta gainontzeko babesleei esker, txirrindularitza ikuskizun ederra bizitzeko aukera izan dugu aiaraldearrok.

  1. Etapa sailkapena

    1 GUTIERREZ,PABLO     ESC. CICLISMO EFRAIN       1:07:17

  2. 2 APARICIO,MARIO      BICI ARANDA                 1 ra

  3. 3 PISON,MARCOS        QUESOS ALBENIZ              4 ra
    
  4. 4 GARCIA,JULEN        LUYANDO-GANZEDO LEZAMA      5 ra

    5 LASA,AILETZ         QUESOS ALBENIZ              5 ra

  5.  
    Sailkapen orokorra		

    1.- MEAURIO,ENEKO BASATI BIKE-BUSTURIA T.T 4:36:29

    2.- SANCHEZ,JON TOYOTA ARMENTIA 42 ra

    3.- BARRENETXEA,Jon  GASTRONOMIA BASKA-AVIA 2:06 ra

    4.- MURGUIALDAY,JOKIN ARABARRAK 3:12 ra

    5.- GUTIERREZ,PABLO ESC. CICLISMO EFRAIN           7:07 ra

    Taldekako Sailkapena: Toyota Armentia

    Mendiko Spiuk maillot gorria: Jon Barrenetxea

    Tarteko helmugen Spiuk maillot urdina: Eneko Mario

    Lehen Arabarraren Spiuk maillot beltza: Jon Sanchez

    Lehen urteko kadetearen Spiuk maillot zuria: Pablo Gutierrez

  6.  

    1.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide