XXV. Aiarako Bira: 4. etaparen kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2014ko mar. 24a, 17:30

Larunbatean XXV. Aiara Birako azken etapa bizitzeko aukera izan genuen, Kexaako Los Arcos hotelaren eta Murgako Ibarrondo erretegiaren artekoa. Bidetik serra moduko profila, Garabilla, Menagarai, Beotegi, Arespalditza, metro lau bat ere ez, etapa gogorrena, sailkapen guztiak erabakitzeko eguna. Eguraldiak ere ez zien ziklista gazteei mesede egin eta hasiera-hasieratik tenperatura baxua izan zen euriarekin batera.

Larunbatean XXV. Aiara Birako azken etapa bizitzeko aukera izan genuen, Kexaako Los Arcos hotelaren eta Murgako Ibarrondo erretegiaren artekoa. Bidetik serra moduko profila, Garabilla, Menagarai, Beotegi, Arespalditza, metro lau bat ere ez, etapa gogorrena, sailkapen guztiak erabakitzeko eguna. Eguraldiak ere ez zien ziklista gazteei mesede egin eta hasiera-hasieratik tenperatura baxua izan zen euriarekin batera.

Hala ere, 14-16 urte bitarteko gazteak ez ziren beldurtu eta hasiera eman bezain laster erasoka hasi ziren. Garabillan liderra izan zen lehena, baina karrera ez zen apurtu Menagaraiko lehen aldapetan sartu arte, non Julen Latorrek (Luyando-Ganzedo) podiuma lortzeko ahaleginetan, behe-behetik erasoa jo zuen. Horrek karrerako protagonisten taldea sailkatu zuen eta Beotegiko gainetik helmugara arte Ruizek (Camargo), Elosegik (Autonervión), Zabalak (Basati), Cotok (Gaursa), Barañanok (Gaursa), Díazek (Bathco) eta Latorrek (Luyando-Ganzedo) etapa eta sailkapen nagusiak lehiatu zituzten.

Ruizen eroriko baten ondorioz taldea seikote batean gelditu zen. Elosegik, Aiarako Birako aurreko etapetan bezala, bere nagusitasuna hamar kilometroren faltan agertu zuen, Arespalditzako igoera aprobetxatuz aurrera bakarrik egiteko. Indar erakustaldi batean, bakarrik aurkeztu zen Ibarrondo erretegian, bere iheskideekiko ia minutuko tartea lortuta. Atzetik, Unai Diazek eta Javier Cotok bete zuten podiuma.

Aiarako Biraren XXV. edizioa amaitu da, gure bailarako herriak eta paisaiak batzen dituen karrerak txirrindulari izateko grina duten gazteak eta Iñgo Elosegi ezagutzeko aukera eman digu, Tourreko etorkizuneko izarrak Aiaraldean garatu dituzte haien txirrindulari gaitasunak. Azkenik, antolakuntza eta bertan parte hartu duten pertsona eta instituzio guztiak zoriondu nahiko nituzke, beste urte batez, lan bikaina egin baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide