XXV. Aiarako Bira: Lehenengo etaparen kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arberas 2014ko mar. 6a, 07:51

Aurreko larunbatean XXV. Aiarako Biraren lehen etapaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Irteera eta helmuga Laudion kokatuta zegoen, baina aurretik 44 km bete behar izan zuten ziklistek, Arespalditzako igoera epaile. Ibilbidearen gogortasunaz gainera, irteeran batu ziren120 ziklistei eguraldiak eguneko lana zaildu zien, tenperatura hotza eta euria barra-barra.

Aurreko larunbatean XXV. Aiarako Biraren lehen etapaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Irteera eta helmuga Laudion kokatuta zegoen, baina aurretik 44 km bete behar izan zuten ziklistek, Arespalditzako igoera epaile. Ibilbidearen gogortasunaz gainera, irteeran batu ziren120 ziklistei eguraldiak eguneko lana zaildu zien, tenperatura hotza eta euria barra-barra.

Lehen kilometroetan, gogor borrokatu ziren txirrindulari gazteak eta saiakera askoren ondoren, 20. kilometroan, Mario Lamelak, Gerardo de la Callek (Gaztela eta Leon) eta Jaime Velascok, Bathco (Kantabria), pelotoiaren kontrolari ihes egitea lortu zuten, 30 segunduko tartea lortuz. Bi ausartek errentari etekina atera zioten, eta nahiz eta Velascok problema fisikoak izan, Lamelaren atzetik igaro zen Arespalditzako mendatetik.

Baina pelotoiko indartsuenak ez zeuden barkatzeko, eta errepidea gora jarri bezain laster, Iñigo Elosegi, Autonervion taldeko bizkaitarrak erasoa jo zuen. Eguneko iheskideak harrapatu eta Laudiorako bidea hartu zuen pedalei indar guztiekin ekinez. Ez zen arazo bat izan berarentzat Murga eta Laudio bitarteko hamar kilometroei bakarrik aurre egitea. Zumalakarregiko etorbidean aurkeztu zen bere atzetik sartu zen boskotearekiko 41 segunduko errentarekin. Pelotoia 53 segundura heldu zen helmugara.

Sailkapen nagusian, Iñigo Elosegik jantzi zuen XXV. Aiarako Biraren Spiuk-en maillot horia eta helmugan lortutako bonifikazioei esker 45 segunduko errenta du Mario Lamelarekiko.

Larunbat honetan Aiarako Biraren 2. etapa izango dugu jokoan eta Artziniegako herriakjasoko du irteera eta helmuga. Etapa berezia izango da, egun bizi ditzakegun udaberriko klasiken antzerakoa. Artziniega herriguneko harri bideak izango du zer esan handia etaparen emaitzan, Garabilla igoerarekin batera. Lamela, Bathco taldea eta etxeko Aiara Txirrindulari Elkarteko, Luyando-Ganzedo taldekideen erasoei aurre egiteko, Elosegik indartsu eta estrategia adimentsuz ekin beharko dio.

> Aiarako Biraren 1go etapako emaitzak hemen dituzue ikusgai.

> Aiarako Biraren rutometroa hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide