Aitor Rey laudioarrak irabazi du Arabako junior mailako txirrindularitza itzulia

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Laudio

Aitor Rey laudioarrak irabazi du Arabako junior mailako txirrindularitza itzulia

Aitor Rey txirrindulari laudioarra Arabako junior mailako txapeldun bihurtu da Etxagueneko hirugarren eta azken etapa irabazi ondoren. Aitor Rey aurrena izan zen larunbatean Nanclareseko herrian zehar korritutako erlojuaren kontrakoan, eta atzo ez zituen arazo handiak izan maillot hori hori soinean mantentzeko. Arabako federazioaren arabera, aurrean zeukan oztoporik handiena larunbatean gainditu zuen laudioarrak. "Kontrolarekin eta ardura handiz, oina azeleragailutik inoiz kendu barik, gezia sastatu zuen dianaren erdian".

Olga Artiñano Laudioko sokatirako kirolariak asko lagundu du sortu nahi duten kategoria berrian, sokatira mistoan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Laudio

Olga Artiñano Laudioko sokatirako kirolariak asko lagundu du sortu nahi duten kategoria berrian, sokatira mistoan

Gaur egun, sokatirak, 90. hamarkadan bizi izan zuen oparotasunetik oso urrun dago, desagertzear dagoen eta oso eremu mugatuetan praktikatzen den kirolean bihurtu den arte. Aipatutako hamarkada benetako iraultza izan zen sokatirarako, historian izan duen hedapena eta zale-kantitate handienaz gozatu zuelako, baina hortik aurrera bere jauskera geldiezina da, eta horren adibidea da orain dela hamar urte zeuden sokatira-talde kopurua (15), eta oraingoan dagoena (5).

Bi orozkoar, Jabi Olabarria eta Joseba Urbano, aurtengo Zegama-Aizkorrin parte hartzeko entrenamenduen azken fasean daude.

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Orozko

Bi orozkoar, Jabi Olabarria eta Joseba Urbano, aurtengo Zegama-Aizkorrin parte hartzeko entrenamenduen azken fasean daude.

Jabier Olabarria Etxebarria: "Zegama-Aizkorri aurtengo denboraldiko lehen helburu garrantzitsua da, laster beteko dudana".

Jose Ramon Reyk duela lau urte sortutako Aiarako kirol berria, artzikirola, kontuan hartzeko arrakasta eta sona izaten ari da

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Artziniega

Jose Ramon Reyk duela lau urte sortutako Aiarako kirol berria, artzikirola, kontuan hartzeko arrakasta eta sona izaten ari da

Duela lau urte, Jose Ramon Rey deituriko Artziniegako lagunak artzikirola izena hartzen duen kirol berria sortu zuen. Bera, ogibidez harakina eta azken urteetan Gorputz Heziketako irakaslea, hiru kirol ezberdin nahastuz edo konbinatuz, kirol tradizionalen akatsak zuzentzearen bere asmoa bete zuen.

Kirol tradizionalek oso arau zehatzak dituzte, eta gaitasun fisiko zehatz batzuk dituzten pertsonen arrakasta ahalbidetzen eta ziurtatzen dute bakarrik.

Laudioko Irristaketa taldekoek igandeetan patinatzen ikasteko errefortzu eta murgiltze-saioak ematen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudioko Irristaketa taldekoek igandeetan patinatzen ikasteko errefortzu eta murgiltze-saioak ematen hasi dira

 

Laudion, herritarrek patinatzeko duten zaletasun hain handia dela eta, igandea, berez guztiontzat atsedena hartzeko eguna den hori, euren ikurra bihurtu dute patinatzaileek eurek. Egun horretan, goizean, Laudio Aldaiko Irristaketa taldeak indartze eta murgiltze saioak ematen ditu.

Hasiera batean, Laudion, patinatzaile eta oinezkoen arteko erlazioa eta eguneroko bizikidetasuna ez zen guztiz erraza eta eramangarria izan, baina jadanik patinatzaileak integratuta daude gure herriko bidegorri eta espaloietan.

David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiara  Aiara: Erretes Lanteno

David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

David Hidalgo, Aiarako txirrindularia, bere asmoetan irmo mantentzen da. Aiarako elkarte batek patrozinatzen eta babesten duen taldearen pean, ziklokrossean erabat zentratuko da, horretarako bere indar eta denbora guztia erabiliz, eta errepideko txirrindularitza ahaztuxea izanik.

Rafael Sanchez: " Laguntza handia jaso dugu Bizkaiko taldeengandik, baina oraindik lortu behar ditugu laguntza publikoak eta Udalak Ellakuriko zelai zahar hori uztea"

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Laudio

Rafael Sanchez: " Laguntza handia jaso dugu Bizkaiko taldeengandik, baina oraindik lortu behar ditugu laguntza publikoak eta Udalak Ellakuriko zelai zahar hori uztea"

Duela urte eskas bat Laudion sortu zen "Los Bengalíes" beisbol taldeak Ellakuriko igerilekuen ondoan entrenatzeko zelai bat eraikitzeko zuten asmoa berreskuratu du. Ideia pasa den urtean izan zuten, baina orain arte, arrazoi ezberdinengatik geldituta egon da, ez aurrera ez atzera egin barik.

Leire Ria: " Talde berria gara, eta sailkapenean laugarrenak gara, baina gure helbururik nagusiena umeek futbolarekin disfrutatzea da"

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia  Arrankudiaga-Zollo

Leire Ria: " Talde berria gara, eta sailkapenean laugarrenak gara, baina gure helbururik nagusiena umeek futbolarekin disfrutatzea da"


Leire Ria (Indarra klubeko ume-talde baten entrenatzaile berria):

Nola baloratuko zenuke zure taldearen ibilbidea?

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko tropelak Aiaraldeko eta inguruko hainbat herritako errepide eta portuak zeharkatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiaraldea

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko tropelak Aiaraldeko eta inguruko hainbat herritako errepide eta portuak zeharkatuko ditu

Txirrindularitzaren zale euskaldun guztiek zita ahaztezina eta bizi beharrekoa dute apirilaren 4an hasi eta hil bereko 9an amaituko den Euskal Herriko txirrindularitza itzuliarekin. Aurten Zumarragan hasiko den lasterketak, bi etapetan igarotzen da Aiaraldetik, eta beste bitan, gugandik nahiko gertu pasatzen da, gurekin muga egiten duten hainbat herrietatik.

Jon Martinez de Albeniz Aiarako Biraren sailkapenaren gailurrean da, bigarren etapa irabazi ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Artziniega

Jon Martinez de Albeniz Aiarako Biraren sailkapenaren gailurrean da, bigarren etapa irabazi ondoren

Pasa den astean hasi zen Aiarako txirrindularitza bira. Etapako irabazlea eta ondorioz liderra, Adrian Rasal izan zen. Bigarren lasterketa eta gero, baina, ohore hori Jon Martinez de Albenizen (Arabarrak taldea) eskuetan erori da, denbora-diferentzia gutxigatik bada ere. Lasterketa bizia izan zen Artziniegakoa eta korrikalariek batez besteko abiadura altuetan mugitu ziren.