aiaraldea.eus

Euskahaldun!

Erabiltzailearen aurpegia Asier Amondo   Iritzia

Zer da Euskahalduna?
Euskaldun edo euskalduntzen ari den pertsona.
Bere ibilbide indibiduala nahiz ekimen kolektiboen bitartez euskararen alde jarduteko ahalmena bere egiten duena.

Euskahaldun baten nahia? Euskahaldundu!
Ahaldundu gaitezen euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu ditzagun nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dezagun gure ahalmena auzolanean. Egin dezagun eta eragin.
Auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugu euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Horixe da Korrikaren eta AEKren nahia. Eta nahia ahala da.

Hau guztia, norbanakook auzolanean zein erakundeekin eta instituzioekin batera elkarlanean garatu behar dugu. Dakienak erabiltzeko, eta ez dakienak, ikasteko ahala; ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko ahala; euskaltegiak ikaslez betetzeko ahala, euskal kultura hedatzeko eta euskal hedabideak aupatzeko ahala izan behar dugu; euskara taldeak laguntzeko eta euskalgintza babesteko ahala ere.

Euskahaldun izan eta euskahaldunduko baikara. Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen” zioen Amets Arzallusek Korrika 18ren amaieran. Gaur eta orain ideia hau berresten dugu: Euskahaldundu gaitezen. Korrika 19k ahalmen metaketa izan nahi du, gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa