aiaraldea.eus

Euskal planeta ari da dantzan... klika!

Erabiltzailearen aurpegia Asier Amondo   Iritzia

Gero eta gutxiago falta da apirilaren 4a heldu eta Garesen 21. KORRIKA has dadin. 2560 Km, 11 gau eta egun, 6 herrialde eta euskal planeta dantzan jarriko dugu!

Tartean, eta Gasteiza heldu aurretik, Aiaraldean bitan sartuko da 21. KORRIKA. Lehen aldian, Urduña eta Arrankudiagako tartea egingo du, Arespalditzatik pasatuta. Eta bigarrenean, Balmaseda eta Gordexolako tartean Artziniega izango du pasaleku.

Gure eskualdeak euskara hautatuko du KLIKA! egingo du Laudiok, Amurriok, Urduñak, Artziniegak, Okondok, Arrankudiagak, Orozkok... (Orozkok neurri batean KLIKA egin du dagoeneko, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barnean sartu eta euskaraz funtzionatuko duela ebatzi baitu).

Urratsa bada, baina oraindik nahikoa ez, gure inguruko herrietan ematen den errealitatea oso bertsua baita. Ezagutzan urratsak egin bai, baina erabileran ez da jauzi handirik izan. Arlo horretan, EUSKARALDIA bezalako ariketek balio handia dute, identifikazioa eta ekimen baten partaide sentitzea garrantzitsua izan baita guztiontzat. Orain nahi duguna da azaro-abenduko ahobizi eta belarriprestek KLIKA egin dezaten, eta gure eskualdeko herrietan aktiba daitezela berriro ere.

Balia ditzagun EUSKARALDIAren eta 21. KORRIKAren olatuak! Gure Aiaraldeko EUSKAL PLANETA DANTZAN, KORRIKA jar dezagun eta apirilaren 10 eta 11n altxa ezkerreko besoa! Klika! Antenak ditugu piztuta! Egin dezagun Klika! TTIPI-TTAPA TTIPI-TTAPA GURE ERRITMORA!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa