Poziktibity

Erabiltzailearen aurpegia

Egunotan Eusko Jaurlaritzak Poziktibity izeneko kanpaina jarri du abian. Kanpaina honek euskararen erabileran eragitea du helburu eta horretarako nahiko mediatikoak diren  Athleticeko eta Realeko jokalariak hartu ditu eredutzat. Biak euskaldunak.

Berez, hau guztia ondo dago, egia da ereduen falta dugula eta erabileran trabatuta gaudela. Haiek aipatzen dute kuriosoa dela umeak hurbiltzea eta autografoak gazteleraz eskatzea. Horrek badu bere arrazoia, mediatikoki erdal hiztun moduan agertzen baitira komunikabideetan.

Esan bezala ongi etorriak era honetako kanpainak, kanpaina hauek jendarteari zuzendutakoak dira eta jendartea astintzeko balio behar dute.

Ereduak hauek eta beste asko izan daitezke, euskaraz bizi diren herri asko baitaude, batzuk UEMA barruan beste batzuk ez, baina herri hauek ere eredutzat hartu behar ditugu, administrazioek eredu horiek baliatu behar dituzte, apurkanaka jendartean eragiteko eta euskararen erabilera arlo guztietara hedatzeko.

Orain uda dator eta aisialdian eragiteko baino ez bada, hiritarrontzat, denontzat eredu izan daitezkeen eskualde euskaldunetatik turismoa egin dezakegu guk eta gure albokoak konturarazteko euskaraz ere bizi daitekeela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide