Lana, euskaraz? Bai, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia

Hemerotekatan buzeatzen, Argiaren artikulu bat aurkitu dut eta bertan enpresa euskalduntzeko aitzindari izandakoen gainean mintzatzen ziren, enpresa gurea baino gune euskaldunago batean dago, langile eta jabeek euskaraz lan egiteko hautua egin zuten 1987an, proiektua, proiektu kolektibo gisa irudikatu baitzuten. Horrek guztiak, euskararen irakaskuntza erabilerarekin lotu du, lantegi horretan lan egiteko; edo euskaraz dakizu edo ikasten duzu, enpresak azken honetan laguntzen du, enpresaren komunikazio hizkuntza euskara da, ingelesa eta frantsesa kanpo harremanetarako duten moduan.

Horrelako esperientziek zer pentsa eman beharko ligukete: posiblea da euskara lan arlo guztietara zabaltzea? Bai, baina aipaturiko proiektuan, proiektua, kolektiboa gisa irudikatu dute, denek hartu dute parte horren diseinuan, sindikatu, jabeek, langileek.

Horrelako esperientziak ezagutarazi behar ditugu, gure eskualdean, Aiaran, ere baditugu eta esperientzia hauei balio erantsia eman behar diegu, esperientzia hauek ez dira alferrikakoak izan behar. Babestu behar ditugu eta promozionatu, proiektu kolektibo gisa errotu eta zabal daitezen enpresa txiki eta ertainetatik handietara, errotu dadin, inoiz curriculumak euskara hutsez egin, bota ditzagun eta lanerako har gaitzaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide