Aiaran ere bagara nor

Erabiltzailearen aurpegia

Lorea Agirrek Korrikaren amaieran aipatu zuen bagarela nor eta euskararena auzi politikoa dela, nire aldetik hitz horiek berrestea. Kontua da euskararena auzi politikoa bada zergatik ez den politikoen auzia. Zergatik diodan hau? Eskualde osoko zerrendak begiratuta, alderdietako zenbat zerrendaburu dira euskaldunak? Zerrendan agertzen direnen artean zenbatek ezagutzen du euskara?

Euskararen ezagutza aurkezten diren zerrendakideen %100k izan beharko luke, baina hori horrela ez dela jakin badakit.

Egia da, alderdi batzuek horri garrantzia gehiago ematen diotela eta beste batzuentzat horrek ez duela inongo garrantzirik, eta zoritxarrez izango ere.

Hala ere, harritu nau alderdi batek bere zerrendan doazenei eta euskara dakitenei zelan “euskalduna” abizena jarri dien horiei guztiei. Hori horrela agertzea balio erantsia ematen dio zerrendari/zerrendakideari? “Euskalduna” etiketa ez dutenak gutxiago dira? Hala bada, zergatik doaz zerrendan?

“Euskaldun” abizen hori desagertu behar da, normaltasun itxura emango badugu, eta abizenik agertzekotan “erdaldun” abizena ager dadin, denon begi bistan gera dadin inoren gabezia.
Gainontzeko alderdiek bere ohiko trataera eman diote, nork bere normaltasunetik. Baina esan behar diegu euskara auzi publikoa dela euskara zentrora eta plazara agertu behar dela, euskara elkarbizitzarako tresna dela, euskararena eztabaida publikoa dela, ez dela norberaren auzia.
Gu guztion auzia delako ezin dugu normaltasunez hartu zerrendetako hautagaiak erdaldunak izatea, euskaldunok ahaldundu behar dugu eta botere publikoetan arituko direnek presio hori sentitu behar dute. Euskaldunok Aiaran, abizenen beharrik gabe ere, bagara nor eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide