Etorri ez badira etorriko direnei

Erabiltzailearen aurpegia

Laster gure eskualdera helduko dira, dagoeneko heldu ez badira, hainbat siriar errefuxiatu. Pentsatzen dut Udal agintariek harrera egingo dietela. Gure bizimoduaren nondik norakoak, herrietan izan ditzaketen zerbitzuak, orain zerbitzu hartzaile izango direlako hainbatetan, gure hezkuntza eta osasun sistemaren onurak azaltzeaz gain, pentsatu nahi dut herri honetan euskara deritzon hizkuntza dagoela azalduko dietela, haiek hain urrutitik etorrita agian ezagutzen ez dutena, baina egun bizirik dagoena eta bizirautea nahi duguna.

Euskara badela esan beharko diegu eta euskara ikasteak ze nolako onurak ekar diezazkien. Baina horrez gain inguruko Udalek eta bestelako administrazioek erraztasunak eman beharko dizkiete euskara ezagutu eta ikasteko. Baten batek pentsa lezake euskara baino tripako min handiagoa dutela etorriko direnek, eta bai, hori ere egia izan daiteke baina euskarak ate batzuk zabaldu ahal dizkie, euskara beste hizkuntza, beste kultura bat ulertzeko bidea irekiko die.

Euskara, beste hizkuntza guztien modura, munduko herritar guztien ondarea da. Aldi berean gu euskaldunok haiei hizkuntza, ondarea, kultura gorde dezaten eta gurekin konparti dezaten eska gura diegu, haiengandik zer ikasi asko badugulako eta gu ere aberastuko garelako haiekin. Aniztasunak gu aberasten gaitu eta gure herria aberasten du, aniztasunak haiek ere aberasten ditu. Nork bere hizkuntza zaindu eta erabili behar du, norberaren hizkuntza guztiona baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide