Hurrengo urtera arte

Erabiltzailearen aurpegia

Joan dira Gabonak. Oparitu beharreko guztia oparitu dugu, oraindik beherapenak gelditzen zaizkigun arren. Eta opariak egin eta jasotzeko garai honetan era guztietako astakeriak ikusteko aukera izan dut, euskarari dagokionez behinik behin. Horrelakoak irakurri ahal izan ditut han hemen Euskal Herriaren luze zabaleran “Venta de decimos/salmenta diogu”, “Cazadoras 50%/Ehiztariak %50”. Hauek bi baino ez dira gehiago baitaude. Horrelakoak ikusten nituen bakoitzean, sutu egiten nintzen,  egun horrelako itzulpenak egiteko hainbat tresna ditugu, baina mesedez ez erabili edozein gauza, egongo da inguruan euskara dakien norbait, irizpide zuzenagoa izan dezakeena horrelako terminoak itzultzeko orduan. Eta edozein itzultzaile erabiltzen bada ondo legoke hitza egoki idaztea, decimos/décimos kasuan oso garrantzitsua baita azentuaren nabardura, horrek hitzaren esanahia erabat aldatzen baitu.

Beraz, urte berriarekin horrelakoak bota dituzuenoi eskatuko nizueke: erretzeari utzi, kirola egin,... urtea asmo berriekin hasten baitugu, eta asmo horiei asmo berria gehitzea: “euskara egoki eta jatorrean plazaratuko dugu  publizitatea”. Horrela euskaldunok  saltoki horietara  hurbilduko gara, baina antipublizitate egingo baduzue  gugandik ezin izango duzue “zentimorik” jaso berriro ere euskara  berrogeigarren mailan kokatzen duzuelako, desprestigiatu egiten duzuelako, eta euskaldunon hizkuntz eskubideak urratzen dituzuelako. 2016ko asmoetan azken hauek jasoko zenituztelakoan... Olentzero

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide