Antzokiaz

Erabiltzailearen aurpegia


Sarri entzun dugu Laudiok antzoki bat behar duela eta azken egunotan ere entzun dugu horren gainean inkesta bat egin duela APILL-ek kultur eragileekin batera non antzokiaren kokapena erdigunea izan behar duela zehazten den, erabilera anitzeko antzokia izan behar duen, 500 eserleku izan behar dituela ere aipatzen den eta agian beste kontu batzuk ere, nik ezagutzen ez ditudanak.

Gauza batzuk, hau da, balizko antzoki hori erdigunean egon behar duela eta erabilera anitzekoa izan behar duela zalantzan jarri barik, bai sortzen dit zalantza 500 eserleku, 300 edo 800 izan behar dituen, ez dut uste eserleku kopurua garrantzitsua denik. Zergatik diodan hau? Ba nire uste apalean honek etorri behar duelako hausnarketa sakonago batetik. Esan nahi dudana zera da: antzokia zertarako nahi dugun, ze nolako ikuskizunak bultzatuko ditugun, euskaraz egiten den sorkuntzak zer toki izango duen, formatu handiko edo txikiko antzezpenak bultzatuko ditugun, ekoizpena bultzatuko den, Euskal Herrian dagoen antzoki sarean kokatuko den...

Kultur eragileek eta APILLek honen gaineko hausnarketa egin dute? Egin badute egokia litzateke konpartitzea inkesta konpartitu duten moduan eta ez badute egin honek guztiak antzokiaren proiektuarekin batera lantzekoa dela irizten diot, ez dudalako nahi eta uste dut inork ez duela nahi behin eginda geldi egotea atzean kultur proiekturik ez dagoelako.

Nire ustez eserleku kopurua ez da gakoa; kultura proiektua, ordea, bai. Eta hori lantzea premiazkoa da  bata bestea baldintzatuko baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide