Gaztetu dezagun euskara!

Erabiltzailearen aurpegia

Euskararen Jaiaren gainean egindako iruzkin baten gainean sortu zitzaidan kolaboraziorako ideia. Toño Vallesek Euskararen Jaian gazteek horren ardura hartzea eskatzen zuen eta ni harago joango naiz.

Euskarak, euskalgintzak gure eskualdean eta Euskal Herrian oro har, gaztetxe prozesu baten beharra duela sumatzen dut. Euskalgintzan ari garenok, urte batzuk badaramatzagu kontu honetan eta azken urteotan gazte jendearekin komunikatzeko, enpatia lortzeko eta sinergiak batzeko zailtasuna antzeman dut. Asko gustatuko litzaidake euskararen gainean jende gazte horren pentsaera zein den jakitea.Pentsatu nahi dut euskara eta euskalgintzaren gainean ikuspegi ezberdin eta modernoa dutela baina agian ez dakite horiek guztiak partekatzeko fororik dagoen. Aiaraldeko Kontseilua sortu berri dugu, eta hori izan daiteke toki fresko, berri eta egokia gazteek izan ditzaketen ezinegonak partekatzeko. Honekin ez dut esan nahi zaharrak jubilatu behar ditugunik, baina bai gazte jendearen artean euskararen inguruan dagoen ezinegon horren ezagutza behar dugula, eta aurrerapausoak ematen baditugu elkarrekin eman behar ditugula.

Ez noa inor lanaz zamatzera, ez noa inori ezer eskatzera, soilik konpartitzeko eskaria da. Belaunaldi ezberdinen arteko partekatzea ondorengo belaunaldiek ere parteka dezaten. Ahalduntzen eta euskahalduntzen jarrai dezagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide