Jende ugari elkartu zen Granja kiroldegian tokiko zein kanpoko borrokalariak animatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Laudio

Jendetza elkartu zen Granja kiroldegiko harmailetan zein ringaren inguruko aulkietan kanpoko zein eskualdeko kirolariak ikusteko. 18:00etan abiatu zen ikuskizuna eta 21:30ak arte ez zen amaitu.


Bertoko borrokalarien emaitzak ezberdinak izan ziren: Eneko Aramendik, Uxue Sarragak, Igor Barbarak eta Asier Ispizuak irabazi zuten, eta Jagoba Pazosek eta Yerai Tovarrek, ordea, galdu zuten. Kiroltasuna izan zen nagusi Kazem gimnasioak antolatutako borrokaldian eta giro onean igaro ziren orduak.

»» Ikusi argazki guztiak (50)

Eskualdeko borrokalarien irudiak Mix Fight 36 ekitaldiaren laburpenean

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Aiaraldea

Dani Tojo laudioarra eta Ibai Ruiz amurrioarra egon ziren Mix Fight 36 borrokaldian duela 10 bat egun eta biak agertzen dira antolakuntzak osatutako laburpen bideoan.

Aratz Garmendiak KO lazgarriaz irabazi zuen berriro

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Okondo

Aratz Garmendia borrokalaria Bilboko Miribilla auzoko Bizkaia frontoian lehiatu zen ostiralean. Norgehiagoka menperatu zuen hasieratik eta bere aurkariak aukera gutxi izan zituen aurre egiteko. Hala ere, azken tartean, KOa jaso baino lehen, alegia, giltza batekin Garmendia indargabetzen saiatu zen. Lehenengo segundoetan arnasa emateko parada eman zion mugimendu horrek, baina Garmendiak "triangelua" baliatu zuen bere aurka immobilizatzeko, eta ukabilkada batzuk eman ostean, konorterik gabe utzi zuen.

Espainiako faxismoaren ikurra KOz garaitu zuen Aratz Garmendiak

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Okondo

Larunbatean Master Series borrokaldian lehia soila baino gehiago izan zen Aratz Garmendia eta Jose Luis Zapater "Titin" valentziarraren arteko norgehiagoka. Izan ere, borrokalari espainiarra faxista ospetsua da inguru neonazietan.

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Jendartea  Laudio

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

Jerai Tobar lehenengo aldiz igo zen ringera

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Laudio

Jerai Tobar Hajime klubeko gaztea lehenengo aldiz igo zen ringera Zallako Aranguren pilotalekuan eta, gainera, garaipena lortu zuen puntuetan.

Dani Tojok garaipena eskuratu zuen Zallan

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Laudio

Igor Barbarak lesioa izan ostean, Dani Tojok hartu zuen bere lekua Zallako borrokaldian eta garaile izan zen.

Emaitza nuluko borroka egin du Dani Tojok Lasesarren

Erabiltzailearen aurpegia Borroka Aiaraldea   Kirola  Laudio

Lasesarreko kiroldegian borroka izan zuen atzo (larunbata) Dani Tojo laudioarrak eta 3 roundak oso parekatuak izan zirenez, emaitza nulua eskuratu zuen.