aiaraldea.eus

Amurrioko EAJk aurrera darrai Zabaltzen ekimenarekin

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta
 Amurrioko EAJk aurrera darrai Zabaltzen ekimenarekin

Amurrioko EAJko arduradunek Zabaltzen egitasmoak orainarte egin duen ibilbidea aurkeztu dute gaur prentsaurrean. Herriaren egoeraren diagnosia eta etorkizunerako ildoak zehaztu nahi duen ekimenak 31 pertsonaren partehartzea, 320 ekarpen eta 20 proposamen jaso ditu sustatzaileen hitzetan. Zigor Egia alderdiko Uri Batzarreko buruak aurkezpena egin eta Josune Irabien alkatetzarako hautagai jeltzaleak eman ditu azalpenak.

Amurrioko EAJko arduradunek Zabaltzen egitasmoak orainarte egin duen ibilbidea aurkeztu dute gaur prentsaurrean. Herriaren egoeraren diagnosia eta etorkizunerako ildoak zehaztu nahi duen ekimenak 31 pertsonaren partehartzea, 320 ekarpen eta 20 proposamen jaso ditu sustatzaileen hitzetan. Zigor Egia alderdiko Uri Batzarreko buruak aurkezpena egin eta Josune Irabien alkatetzarako hautagai jeltzaleak eman ditu azalpenak. Juan de Urrutia parkean agerraldia eginez jarraipena eman nahi izan diote apirileko aurkezpenari.

Zabaltzen ekimenak bere bidea egiten doala adierazi nahi izan dute Amurrioko alderdi jeltzaleko buruek. Josune Irabianek azaldu duenez, arlokako bost lantalde sortu ziren eta hauek jada beren egitekoa bete dute. Lantaldeok 31 aditu edo “preskiptore”-rengandik herriaren egoeraren zein gabezien inguruko iritzia jaso dute. Partehartzaileak arlo askotarikoak izan dira: hezkuntza, hirigintza, osasuna, kultura, kirola, industria e.a. Lan honek 320 ekarpen eta 20 proposamen bildu ditu. Irabienek partehartzea eskertu du, izan ere gonbidatu duten inork ez dio uko egin partehartzeari.

Hurrengo pausua, herriko elkarteekin biltzea izango da. Hori irailaren hirugarren asterako aurrikusi dute. Batzar horietan, orainarte bildutakoarekin landutako txostena aurkeztu eta ekarpenak nahi dituzte. Herritar anonimoei ere atea zabalduko diete ondoren. Bukaeran ondorio guztiak eta diagnostikoa argitara emango dute. Azken emaitzak alderdiak “bere” egingo dituela eta ekimenaren ibilbideaz informatzen jarraituko dutela adieraziz bukatu du Irabianek.

Ekimenean partehartzeko antolatzaileek amurriozabaltzen@gmail.com helbidea eskeintzen dute.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta Erantzuna | #2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa