aiaraldea.eus

Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta
Enplegua Erregulatzeko Espediente (ERE) egoeran dagoen Tubos Reunidos enpresak irabaziak erdiesten darrai

Tubos Reunidos enpresa-taldeak irabaziak erdietsi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berdinean lorturiko emaitzak hobetuz. Egoitza eta lantegi garrantzitsuena Amurrion dituen enpresa-taldeak bertan egin zuen akziodunen batzar orokorra maiatzaren 4ean. Irabazien zenbatekoa publiko egin ez arren, enpresako presidente Pedro Abasolok etorkizuna “baikortasun moderatuz” dakuzala adierazi zuen. Horretarako arrazoi bi aipatu zituen: azken hilabeteetan eskaerak gora egin izana eta petroleo zein gas bilketaren susperraldia.

Tubos Reunidos enpresa-taldeak irabaziak erdietsi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berdinean lorturiko emaitzak hobetuz. Egoitza eta lantegi garrantzitsuena Amurrion dituen enpresa-taldeak bertan egin zuen akziodunen batzar orokorra maiatzaren 4ean. Irabazien zenbatekoa publiko egin ez arren, enpresako presidente Pedro Abasolok etorkizuna “baikortasun moderatuz” dakuzala adierazi zuen. Horretarako arrazoi bi aipatu zituen: azken hilabeteetan eskaerak gora egin izana eta petroleo zein gas bilketaren susperraldia.


Iaz, irabaziak 1,1milioi eurotakoak izan ziren Amurrioko enpresarentzat, salmentak berriz, 395 milioi eurotakoak. 2008an 81,1 milioi irabazi zituen. 2009an irabaziak banatu ordez zorra gutxitzea erabaki zuten, 55 milioi ordainduta 109,5 milioitan geratu zelarik. “Egoera normaltzen denean, enpresa-taldea irabazien ohiko banaketa politikara itzuliko da” Abasoloren hitzetan.


Lan murrizketa


Egun, lantegiak %60ra mugatua du lan jarduna. Izan ere, enpresa taldeak bi lan erregulazio espediente martxan ditu. Bat, Tubos Reunidos lantegian eta bestea, Productos Tubulares faktorian (Trapaga). Lehenengoa maiatzaren 31 arte aurreikusten da eta bigarrena, abenduaren 31 arte. Presidentearen aburuz “lantegiak %100ean ez badira ezin diogu EREari uko egin”. Horregatik, enpresaburuaren arabera “hurrengo asteetako eboluzioak erabakiko du” espedientearen jarraipena. Izan ere bere hitzetan, “inork ez du atsegin ERE bat erabiltzea”.


Krisiaren testuinguruan, hurrengo bost urteetarako 75 milioi eurotako inbertsioak egingo ditu enpresa taldeak. Helburua lantegiak tutu handiagoak ekoizteko egokitzea da, 25 metroko luzeera eta 71 zentimetrotako diametrokoak egiteko. Epe horretan, enpresaren arabera, TR-k ez du Euskal Autonomi Erkidegotik at lantegirik irekitzeko asmorik.


TR taldeko lantegiek 1.000tik gora langile dituzte Aiaran; Tubacex-ekin batera eskualdeko enpresa-talde garrantzitsuena da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia TR-ko langile bi Erantzuna | #1

Berri honetan aipatzen dena "bertsio ofiala" da, enpresarena alegia.

Nahiz eta ERE baten menpean egon, ez dute, ahal duten beste erabiltzen. Duela hainbat hilabetetik langile gehienak ez dira langabezira joaten. Orain hirugarren espedientearen mehatxua daukagu, eta horixe da enpresa hauek nahi dutena, nahiz eta espedientea ez erabili, behintzat bai aukera hori izatea kriston dirutza aurrezteko... langileen kontura noski, diru publikoaren kontura... diru publikoa esku pribatuetara joateko.

Ikusten da, nola pasa den urtean TR-ek irabaziak izan zituela, solaskideak edo akziodunak ondo, eta langileak langabezira... nola izan daiteke hori? Zergatik onartzen dira holakoak?

Aipatu behar dena ere, nola Tubos Reunidosen hitzarmenik gabe gaudela oraindik, jubilatzear dagoen jendea ezinezkoa dute, langile ebentualak euren etxeetan daude, lanpostuak desagertarazten ari dira... baina noski....dena oso ongi dabil..., gainera etorkizun ona omen dator...

Enpresaren jarrera ez da berdina akziodunentzako edota langileentzako.

Bertsio "ofiziala" osatzeko besterik ez da mezu hau.

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa Erantzuna | #2

Mila milesker informazioa langileen ikuspuntutik osatzeagatik. Halarik ere jakizuela gure leiho txiki hau guztiz irekita dagoela edonoren iritziak eta jarrerak jasotzeko eta hortaz, erredakzioa@aiaraldea.com helbiderea nahi beste iritzi eta informazio bidaltzera gonbidatzen zaituztegu, abegikor. Eskerrikasko eta laister arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa