aiaraldea.eus

Amurrioko EAJ-k "zabaltzen" ekimena ezagutzera eman du

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta

Alderdi jeltzaleko arduradunek herri parte-hartzea tresna eta etorkizuneko Amurrio diseinatzea xede duen egitasmo gisa aurkeztu dute Zabaltzen ekimena. Alderdiaren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan Zigor Egia Amurrioko Uri Batzarrarreko burua “pozik” azaldu da “proiektuaren berri emateagatik”,  eta “parte-hartzearen fruitu” izan dela adierazi du. Aurtengo urtarrilean abiatu zen ekimena alderdian izandako hausnarketak eta alderditik kanpoko zenbait herritarren ekarpenak bultzatu du, Josune Irabien EAJko udal taldearen bozeramailearen hitzetan.

Alderdi jeltzaleko arduradunek herri parte-hartzea tresna eta etorkizuneko Amurrio diseinatzea xede duen egitasmo gisa aurkeztu dute Zabaltzen ekimena. Alderdiaren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan Zigor Egia Amurrioko Uri Batzarrarreko burua “pozik” azaldu da “proiektuaren berri emateagatik”,  eta “parte-hartzearen fruitu” izan dela adierazi du. Aurtengo urtarrilean abiatu zen ekimena alderdian izandako hausnarketak eta alderditik kanpoko zenbait herritarren ekarpenak bultzatu du, Josune Irabien EAJko udal taldearen bozeramailearen hitzetan. Parte-hartzearen garrantzia azpimarratuz, bide horretatik etorkizunerako ildoak markatu eta konpromiso bat sortuko dela azalduz jarraitu du eledun jeltzalearen berbaldiak. “Parte-hartzea beharrezkoa da eta helburuak lorgarriak dira” adierazi, eta “gure jarrera” definitu aldera: “jendea behar beharrezkoa da; bere iritziak jaso eta kontuan hartu behar dira”gehitu du.

Proiektuaren mamia
Ekimen honetarako bereziki sortutako logoa atzean zuela koordinatzaile lanetan aritu den Jonathan Morenok zehaztu du Zabaltzen-en ibilbidea zein izango den. Bost lan talde osatu dira: gizarte arloa; ingurumena; hirigintza; kultura, heziketa, aisialdia eta kirola; eta ekonomia sustapena. Taldeok gai zerrenda bat egin eta lehen elkarrizketa saioak egin dituzte Amurrion zenbait arlotan “erreferente” izan litezkeen pertsonekin. Hurrengo pausua elkarteekin harremanetan jartzea izango da. Irailerako kale-ekimena iragarri dute. “Herritarrei Amurrioren gaur egungo egoeraz iritzia eskatuko diegu”. Urrian eratorritako ondorioen txostena aurkeztea letorke, jardunaldi ireki batzuez lagunduta. Eta azkenik 2011ko hastapenetan, prozesu guztiaren ekarpenak bilduz dokumentu bat argitaratu eta herritarrei helarazi dute xede. Koordinatzaileak bide horretan erabiliko dituzten baliabideak zerrendatu nahi izan zituen: “lan taldeak, ideien bilketa, bilerak, eztabaida tailerrak, panelak…”. Taldeak “irekiak” izango direla azpimarratuz eta jendea “parte-hartzera animatuz” bukatu zuten ekitaldia. Parte-hartzeko amurriozabaltzen@gmail.com helbidea erabil daitekeela, edo, bestela, egoitzara bertara joan (ordutegia: asteartetik ostegunera arratseko 6etatik 8etara) daitekeela gogorarazi zuten.


Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia hiritar bat Erantzuna | #1

EAJ parte-hartzeari buruz ari dela eta ezin sinetsita nabil. Urduñan bizi naiz eta azken hogeitamar urteotan alderdi jeltzaleak herritargoarekiko mesprezua areagotu besterik ez du egin. Udalbatzak hiru hilean behin burutzen dituzte legeak planteatzen duen minimoa delako eta gainera goizeko bederatzietan. Bertan ez dago hitz egiterik. NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK OPOZIZIOAN EGONDA Amurrion parte-hartzea bultzatzuko dutela diotenean eurek gobernatutako herrietan parte-hartzea ZERO denean!
adibide bat, oso adirazgarria: Ricardo Gutierrez Urduñako alkate atera bezain pronto bi gauza egin zituen. Lehenengoa bere soldata %800 igo, eta bigarrena herritargoaren artean inkesta bat egin Hiriaren izen ofiziala zein zen erabakitzeko (Orduña, Urduña, Urduña-Orduña, Orduña-Urduña edo besterik). HAU DA JELTZALEEK PARTE-HARTZEAZ ETA ERABAKITZE ESKUBIDEAZ DUTEN KONTZEPTUA!

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko herritar bat Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako herritar bat Erantzuna | #5

Erabiltzailearen aurpegia Harritu bat Erantzuna | #6

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Erantzuna | #7

EAJn gende zintzoa dago, bai, baita poltsikoak betetzeko asmorik ez dugunok ere. Egia da inoiz ez garela izango beste motako abertzaleak bezain zintzoak eta humilak (aldez aurretik barkamenak), baina ahalegina egingo dugo ;))

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioar bat Erantzuna | #8

Ikusi beharko dugu nolako prozesu parte hartzailea abian ipintzen duten... Nik gustokoa dut eta gonbitea luzatzen diot jendeari parte har dezan eta bertatik kritikak egin ditzan.
Bestalde, jendearen izenak jartzea, datu faltsuak jartzea (%800..) eta horrelako zentzu gabekerian oinarritutako adierazpenak egiten dituen herritarrari ezker abertzalearen proposamenik Aiarako bailaran zehar ote dagoen galdetuko nioke.
Besterik gabe, animo eta jarraitu lanean Amurrioarren mesederako!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa