Bizkaiko Pala Txapelketa irabazi dute Zuriñe Etxeberria eta Naia Ugarriza Olgetan taldeko jokalariek

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas 2016ko urt. 7a, 12:00

Zuriñe Etxebarria Plazaolak eta Naia Ugarriza Astobizak -13 eta 14 urte, hurrenez hurren- eskolar mailako “kadete–haurren” eta Euskadiko haurren mailako pala txapelketak irabazi zituzten aurreko denboraldian.

Zuriñe Etxebarria Plazaolak eta Naia Ugarriza Astobizak -13 eta 14 urte, hurrenez hurren- osatzen duten bikoteak eskolar mailako “kadete–haurren” eta Euskadiko haurren mailako pala txapelketa irabazi ditu.

Bizkaiko txapelketan 10 bikote aritu ziren. Orozkoko Olgetan klubeko 4 taldeen artean, bi bikote lau lehenengoen artean sailkatu ziren. Abenduaren 18an Basaurin jokatutako finalean Olgetan U taldeak garaitu zuen Larrabetzu A.

Olgetan taldea 12-1 galtzen hasi zen. Gero, 12-10 tartera heldu ziren. Larrabetzuko taldeko aurrelariak pilotakada aurpegian jaso eta gero geldialdi egin zuten eta horren ostean oso berdindua izan zen partida; 30-26 bukatu arte.

Hori dela eta, Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Olgetaneko taldeak.

Orozkoko Olgetan P.K.E.

2012an sortutako nesken pala taldea da. Olgetan klub barruan nesken kopurua txikia zen eta urteak joan ahala uzten joaten ziren. Joera hori aldatzeko egin zuten taldea.

Gaur egun, 23 neskek jokatzen dute. 8 pala eskolarrean, 8 pala federatuan eta besteak hasiberriak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide