Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2015ko abe. 1a, 09:19

Amurrioko Puntazo Eguna jaialdia antolatzen duen batzordeak dagoeneko aurtengo egitaraua kaleratu du. Aurten ere Matias Landaburu ikastetxean ospatuko den jaialdia abenduaren 19an gauzatuko dute, eta egitarau oparoa ekarriko du.

Goizeko 11:00ak aldera emango zaio hasiera egunari, haurrentzako tailerrak eta likoreak prestatzeko tailerrak ere egin dituzte.

13:00etan patxaran dastatzeko parada emango dute doan eta ostean, herrian zeharreko triki-poteoa hasiko da, non jaialdiari hasiera emateko txupina ere jaurtiko den.

Eguerdiko 15:00etarako herri bazkaria prest egongo da Matias Landaburu ikastetxean bertan. Bazkalosterako ere zenbait ekintza prestatu dute antolatzaileek, hala nola jolasak eta “happy hour”: ordu bat non txosnako edaria merkeago salduko duten.

Bazkarirako tiketak

Herri bazkarirako tiketak Rinconcito eta Txokogorri tabernetan salgai jarriko dira abenduaren 17ra arte 10 euroren truke, eta tiketarekin batera bazkarian bertan Puntazo Eguneko zapiak eta beste sorpresa bat banatuko dituzte.

Arratsaldeko 19:30ean herriko tabernetan zehar batukada poteoa ere iragarri dute eta gaueko 21:00etan San Anton plazan zurrakapotea ere salduko da, bitartean batukadak eguna girotzen jarraituko du.

Kontzertuak

Jaialdiari bukaera emateko, gau osoan Matias Landaburu ikastetxean Altxatu talde nafarraren eta Ingo Al Deu? Andoaingo erromeriaren kontzertuak egongo dira. Gauari amaiera DJ Rubak emango dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide