aiaraldea.eus

Hau, hori... ura

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Gastaka Urruela   Iritzia

Tantaz tanta edo litroka goizean goizetik erabiltzen dugu ura hainbat zereginetarako, zuzenean edo zeharka. Pentsatzen duguna baino askoz garrantzitsuagoa da oinarrizko likido hau gure egunerokotasunean. Eta kontzientzia falta hori dela eta, oso gutxitan gara haren neurrigabeko erabileraren jabe, nahiz eta ura aurreztearen “mantrak”   (lehen mundukoak, bide batez) buruz jakin.

Eta hala ere, txorrota hori ireki eta ixteak suposatzen duen erraztasunak irakaspen guztiak teoria hutsera bidaltzen ditu. Ur edangarria beti eskura izateak, hura izatearen garrantzi eta zortea ahaztarazi digu. Badaude momentu honetan bertan egunean 5 litrorekin bizi diren familiak, apur bat pentsatuz gero, denok konturatu gaitezke horren eraginaz. Eta are gehiago, badaude momentu honetan 5 litro horien bila hamarnaka kilometro oinez egin behar dituzten emakumeak ere.

Gizonak dira normalean, ordea, familia horietan lehentasuna dutenak ura – eta haren deribatuak, noski – kontsumitzeko. Eta egungo rolak direla eta, ez da zaila imajinatzea emakumeak direla erabilera funtsezkoena ematen diotenak (familiaren elikadura, umeen zaintza…). Beraz, bereziki potoloa da gai hau, arazo handia da afera hori, genero eta feminismo kontua da ura ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa