Lehenengo sektorearen IV. Astea: "Pequeñas experiencias rentables de producción alimentaria"

2015/05/13 14:30

Erabilera anitzeko aretoa Aiara Arespalditza

Zigor Gorostiaga ( haragitarako behia)
Itziar Abasolo ( Esne-behia)
Mikel Kormenzana ( esne-behietatik fruta txikietarako trantsizioa)
Iñaki Urkixo ( Sistema trantsizioa. Oilasko, txerri eta barazkien salmenta zuzena)
Iñigo Domaika ( euskal txerri ekologikoaren salmenta zuzena)

Santa Luzia Abesbatzak kontzertu bira abiatu du Ingalaterran

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Santa Luzia Abesbatzak kontzertu bira abiatu du Ingalaterran

Santa Luzia Abesbatzak Ingalaterran egingo den VII.Cornwall International Male Voice Choral Festival jaialdian parte hartuko du gaurdanik maiatzaren 4ra arte. Guztira, zazpi kontzertu eskainiko ditu bost egunetan herrialdearen hego-ekialdean barrena.

Sergio Tato egungo EH Bilduko alkatea Okondo Aurrera talde berriaren zerrendaburua izango da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Okondo

Sergio Tato egungo EH Bilduko alkatea Okondo Aurrera talde berriaren zerrendaburua izango da

Sergio Tatok Okondo Aurrera taldea sortu du 2015 udal hauteskundetan parte hartzeko. Okondoko alkateak Bildu koalizioa utzi du horretarako.

Okondo Aurrera taldearen zerrenda hurrengoa da:

  1. Sergio Tato Eguren

  2. Amaya Sadaba Echevarria

  3. Jakue Aramburu Ribado

  4. Itziar Kastrexana

  5. Jose Antonio Otaola Alday

  6. Dionisio Vadillo Cerro

  7. Beatriz Berdugo Jimenez

  8. Oscar Olabarrieta Jauregui

  9. Maria Cruz Fernandez Sixto

Laudioarra zen pasa den astean Abadiñon lan istripu baten ondorioz hildako langilea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Laudioarra zen pasa den astean Abadiñon lan istripu baten ondorioz hildako langilea

Pasa den astean -asteazkenean- lan istripua gertatu zen Abadiñoko Fundiciones San Vicente enpresan 45 urteko Laudioko langile bat zulo batean erori zenean.

Behargina hurrengo egunean hil zen gertakarian sufritutako zaurien ondorioz, nahiz eta helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen istripua izan eta gero.

Enpresako langileek 24 orduko lan uztea egin zuten ostegunean eta atzo elkarretaratzea deitu zuten eguerdian.

Guk Bai, Omnia eta Aiara Batuz taldeek zerrenda bateratua aurkeztuko dute Foru Hauteskundetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiaraldea

Guk Bai, Omnia eta Aiara Batuz taldeek zerrenda bateratua aurkeztuko dute Foru Hauteskundetan

Amurrioko Guk Bai, Laudioko Omnia eta Aiara Batuz alderdiek zerrenda osatu dute Foru Hauteskundetan parte hartzeko.

Talde independenteen asmoa da Aiarako zirkunskripzioan gutxienez ordezkari bat lortzea.

Atzerritarren araudia ezagutzeko saioa

2015/05/14 09:00

Kultur etxea Laudio

Haurdunaldirako gimnasia saioa

2015/05/08 16:30

Kiden Laudio

Doako jarduera.

 
Izen-emateak: 946 72 80 51

Herri Urrats

2015/05/10 07:15

Institutu aurrean Laudio

10 euro

Autobuserako txartelak udaletxeko Euskara Arloan erosi ahalko dira maiatzaren 4tik 7ra (biak barne) bulego ordutegian