Kofradia eguna: Guztientzako bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

Kofradia eguna: Guztientzako bazkaria

Herri askotan daude Kofradiak. Tradizionalki herritar katolikoen bilgune izan diren arren, herriaren arabera garapen ezberdina izan dute. Arrankudiagako kofradiaren kasuan, adibidez, ez dago noiz sortu zen zehazten duen dokumenturik. Kofradiako kideetako batzuek 250 urte baino gehiago dituela diote. Beste batzuk Laudioko Kofradia baino zaharragoa dela esatera iristen dira, Laudiokoak 400 urte baino gehiago dituenaren jakitun.

Zezenketak: Diru eta zekor murrizketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Zezenketak:  Diru eta zekor murrizketa

Diru eta zekor gutxiago. Hori da duela bi urtetik hona Laudioko Jaien zezenketetan egon den aldaketa. Lehen Mazantini elkarteak udalari zezenketak antolatzen laguntzen zion, baina iaz udalak enpresa bat kontratatu zuen zezenketak antolatzeko, eta aurten ere hala egingo du.

Sanroke errepikapena: 1976tik gastronomia euskal kulturaren gotorleku

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Sanroke errepikapena:  1976tik gastronomia euskal kulturaren gotorleku

Amurrioko Jaiek herriko mugak gainditzen dituzte azken bi egunetan. Herriko ohiko kale eta plazetatik urrundu eta kanpoaldean dauden San Roke zelaietara hurreratzen da festa.  

Amurrioko Jaiak 2014: Karrozak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Koadrilek karrozen desfilea egin dute aurten ere ohitura jarraituz.

Argazkiak: Raul Olaya

Amurrioko Jaiak 2014: San Roke

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

San Roke ospatu dute Amurrion izen bereko auzoan. Abere eta tokiko ekoizleen azoka ez ezik, aurresku, fandango eta arin arin txapelketa antolatu dute.

 

Saharar komunitateak duela urtebete sortutako Etawasol elkarteak jasoko du Urrezko Katxia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Saharar komunitateak duela urtebete sortutako Etawasol elkarteak jasoko du Urrezko Katxia

Urrezko katxia lehen aldiz eman zen urte berean sortu zen Etawasol elkartea. Hau da, iaz. Eta aurten Txosna Batzordeak herriko eragileei ematen dien  oroigarri hori jasoko du Laudioko saharar komunitatea ordezkatzea helburu duen elkarteak.

Elkarteko kideak pozik azaldu dira  urrezko katxia jasoko dutela jakinarazi dietenean. Elkartearentzako “lorpen historikoa” dela adierazi du Etawasoleko kide den Azman Ahmed-ek.,“katxia ematen den bigarren urtea dela eta guk urtebeteko ibilbidea baino ez dugula kontuan hartuta”.

Geraxane Ussia Zuricheko Atletismo lehiaketatik kanpo utzi du federazioak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Geraxane Ussia Zuricheko Atletismo lehiaketatik kanpo utzi du federazioak

Geraxane Ussiak Zurichen jokatzen hasi diren Europako Atletismo lehiaketan parte hartzeko itxaropena zuen. Ez bakarrik Alcobendaseko Espainiako Txapelketan brontzezko domina irabazi zuelako duela aste batzuk eta bere marka hobetu duelako, baizik eta entrenamenduak egin dituelako Zurichera joateko, Espainiako Federazioak aginduta.

Hala ere, federazioak uko egin dio Geraxanek parte hartzen duen kategoriari. Hau da, 4x400 metroko lasterketara ez du ordezkaririk eraman. Txandaka egiten den lasterketa abuztuaren 16an jokatuko da.

Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak txupinazo egunean gertakariak salatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak txupinazo egunean gertakariak salatu ditu

Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak oharra plazaratu du txupinazo egunean gertatutakoa salatzeko. Abuztuaren 12an, gaueko ordu txikitan, Las Tea Party Djak bere musika emanaldia eskaintzen ari ziren bitartean pertsona batek petardo bortitza bota zion jendeari. Batzordearen ustez, oso asmo txarraz egin zion jaurtiketa hurbildutako jedetzari.

Horren ondorioz bi pertsona zauri larriak izan dituzte eta horietako batek gutxienez tinpanoan kalteak sufritu ditu. Gertakariaren aurrean txosna gunea kudeatzen duen batzordeak salatu nahi ditu horrelako jarrerak.