“Gerra garaian sustoak bakarrik izaten genituen. Ezkutatu egiten ginen. Ez dut gogoratu nahi”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiara: Maroño

“Gerra garaian sustoak bakarrik izaten genituen. Ezkutatu egiten ginen. Ez dut gogoratu nahi”

JULIANA SARACHAGA (Maroño, 1911) Aiarako emakumerik nagusiena da. 102 urte ditu, baina oraindik panderoa jotzen du.


Konfesatu. Zer egin behar da ehun urte bizitzeko?

Bizi. Nik ahalik eta gehien lan egin dut, bestela egurra genuen eta! Isilik eta etxean egon, hori da egin behar dena luze bizitzeko! Nik gehiago bizitzeko asmoa dut.


102 urterekin panderoa jotzen jarraitzen duzu. Hori da meritua!

"Fisikoki zein psikikoki asko suposatzen duen kirola da igeriketa"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

"Fisikoki zein psikikoki asko suposatzen duen kirola da igeriketa"

EIDER SANTAMARIA igerilari laudioarra da. Espainiako txapelketan urrezko domina jantzi zuen .1.500 metro libreetan. 2010ean, Europako txapelketan zortzigarren sailkatu zen. Itziar Urkijok elkarrizketatu du.

Norten enpresako langileek Udalaren babesa jaso eta mobilizazioak gogortuko dituzte aurrerantzean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Norten enpresako langileek Udalaren babesa jaso eta mobilizazioak gogortuko dituzte aurrerantzean

 

Norten Enpresako langileek hirugarren greba eguna egin zuten atzo. Goizean goiz enpresako sarreran elkartu ziren eta ondoren Bilborantz abiatu ziren. Athelticena den Ibaigane Palazioaren aurrean egin zuten lehenengo kale agerraldia Bizkaiko hiriburuan. Izan ere, Norten enpresako zuzendaritza eta langileen arteko gatazka luzatuz gero, amaitzeke dagoen San Mames berria da Arkaldoko enpresari enkargatu eta kolokan geratu daitekeen lanetariko bat. Ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratu ziren.

Emakumezkoen atletismo talde bat sortu dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio  Laudio

Emakumezkoen atletismo talde bat sortu dute Laudion

Azaroaren 6an martxan jarri zen Laudioko Atletismo Taldeko ekimen berria, emakumez osaturiko korrika taldea, hain zuzen ere. Adin eta maila guztietako emakumeen prestakuntza sustatzeko sortu da. Ekimen honen sortzailea Peli Ortiz de Zarate da, entrenatzailea izango dena. Azaldu duenez, hasiera batean prestakuntza honen helburua urtarrilaren amaieran egingo den Laudioko Herri Krosean parte hartzea da. Hala ere, ez da derrigorrezkoa izango. 18:00etan hasita, ekimen honen arduradun direnek, Ellakurin entrenatuko dituzte emakume korrikalariak.

Norten enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

 Norten enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte

Arakaldon kokatuta dagoen Norten enpresako lagileek aho batez onartu dute azaroan zehar egingo diren greba eta mobilizazio egutegia.

Udalak helduek gimnasia egiteko gailuak jarri eta Larrinaga kalean obrak egingo ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Udalak helduek gimnasia egiteko gailuak jarri eta Larrinaga kalean obrak egingo ditu

Amurrioko Udalak bi obra ezberdin egingo dituela adierazi du. Alde batetik, helduek gimnasia egin dezaten 10 gailu jarriko ditu. Horietako 3 Intxaurdui kalean kokatuko ditu eta gainontzeko 7ak Reforrera doan pasealekuan.

Tokiko eraikuntza enpresa batek egingo ditu lanak 10.226,01 euroren truke. Horri gehitu behar zaio gailuen balioa; 10.614,87 euro hain zuzen ere. Urtea bukatu baino lehen bukatuko dira lanak, 2013ko aurrekontuetan jaso baitzen proiektua.

Lan gehiago

Soldaten kostua murriztearen alde agertu da Tubacex enpresako presidentea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Soldaten kostua murriztearen alde agertu da Tubacex enpresako presidentea

Alvaro Videgain Tubacex enpresako presidenteak soldaten kostuak murriztearen alde agertu da herenegun Bilbon egindako agerraldi publikoan. Soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzeko hodi ekoizpenean munduan bigarren enpresako jabeak, adierazpen hauek egin zituen Iberdrola, Telefonica edota Tecnalia enpresetako buruekin batera eginiko Lehiakortasunerako Enpresa Kontseiluan.

Autobus baten pintaketa aldarrikatu dute Sevillako presoen egoera salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Autobus baten pintaketa aldarrikatu dute Sevillako presoen egoera salatzeko

Pasa den ostiralean Amurrion autobusa margotu zuten Sevilla II Espetxean dauden euskal presoen egoera salatzeko, duela 15 egun preso horiek gose greba abiatu zuten eta. Grebalarien artean Manu Gonzalez laudioarra dago.

Aiaraldeko Gazteok ekimena aldarrikatu du ekintza. Pintaketa egin dute “gose greban dauden presoei babesa eta elkartasuna helarazteko eta horrekin batera euskal preso eta iheslariek espetxe politika kriminal honen ondorioz jasaten dituzten eskubide urraketa, mehatxu, umilazio, sufrimendu eta orokorrean salbuespeneko egoerak gizarteratu eta salatzeko”.

Tubos Reunidos enpresak kreditua jaso du Europatik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Tubos Reunidos enpresak kreditua jaso du Europatik

Amurrion eta Galindon lantegiak dituen Tubos Reunidos enpresak kreditua jasoko du Europako Inbertsio Bankuaren eskutik. 59 milioi euro izango dira eta lehenengo fasean 45 milioi emango dizkiote enpresari. 2016. urtera arte ikerketa eta garapen esparruetara bideratuko du zuzendaritzak dirua.

Zein tamainako harrapakinak jan ditzakete sugeek?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Zein tamainako harrapakinak jan ditzakete sugeek?

Maider Iglesias Aranzadiko kideak naturayala blogean argitaratu du dibulgaziozko artikulua:

"Sugeak animalia luzangak eta apodoak (hankarik gabekoa) dira eta horrek haien gainerako gorputz egitura baldintzatzen du. Adibidez, hankarik ez edukitzeak arazoak dakartza harrapakinak eusteko eta irensteko orduan. Hala ere, munduko suge guztiak haragijaleak dira eta, gainera, harrapakin oso handiez baliatzen dira, bere buruarekin konparatuta behintzat.