Artziniegako EH Bilduk udal hauteskundetarako zerrenda osatu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Artziniega

Artziniegako EH Bilduk udal hauteskundetarako zerrenda osatu du

Artziniegako EH Bilduk bukatutzat eman du udal hauteskundeetarako zerrenda osatzeko prozesua.

Horretarako martxoaren 15ean batzar irekia gauzatu dute eta aukeratzeko falta ziren zazpi pertsonak zehaztu dituzte, parte-hartzaileen zuzeneko botoaren bidez.

Gorka Asteinza, Idoia López, José Luis Cebolla, Montse Pando, Xabi Zalbide, Aitor Urrutia eta Ramón Rey izan dira aurreko izenei gehitu direnak -Joseba Vivanco, Alazne Lafragua, Arkaitz San José, Unai Gotxi eta Aintzane Ruiz-.

Podemos/Ahal dugu Amurriok udal hauteskundetan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Podemos/Ahal dugu Amurriok udal hauteskundetan parte hartuko du

Amurrioko Podemos/Ahal Dugu taldeak udal hauteskundetan parte hartuko duela erabaki du. Horretarako galdeketa egin dute matxoaren 29an eta 30ean eta izena eman duten kideen % 52,94ak boza eman du. 

Udal Gobernu Taldearen aurrekontuak onartu eta gero dimititu dute EAJko bi zinegotzik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Udal Gobernu Taldearen aurrekontuak onartu eta gero dimititu dute EAJko bi zinegotzik

Pasa den asteko asteazkenean onartu du Aiarako Udalak 2015eko aurrekontuak. Bildu ez ezik EAJk ere babestu ditu. Gainera, aldeko boza eman eta gero EAJko Garbiñe Alaña eta Ander Bergara zinegotziek bere dimisioa aurkeztu dute alderdiaren injerentziak salatuz.

Bestalde PP abstenitu da eta Aiara Batuz-ek kontrako boza eman du, alderdi independenteak aurkeztutako 9 zuzenketak ez baitira onartu.

Zigor Gorostiaga izango da Orozkoko EH Bilduren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Orozko

Zigor Gorostiaga izango da Orozkoko EH Bilduren alkategaia

Orozkoko EH Bilduk 2015eko udal hauteskundetarako hautaketa prozesua bukatu du eta Zigor Gorostiaga izango da zerrenda burua.

Koalizioaren zerrenda osoa aurkeztu dute eta hurrengo pertsonek osatuko dute:

1. Zigor Gorostiaga Uriarte

Adina: 39

Dani Trujillano izango da Podemos/Ahal Dugu-ko foru hautagaia Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Dani Trujillano izango da Podemos/Ahal Dugu-ko foru hautagaia Aiaran

Podemos/Ahal Duguk Arabako Foru Aldundiko hautagaiak aurkeztu ditu Amurrion. Aiarako zirkunskripzioan Dani Trujillano izango da zerrenda burua.

Hautagaiak adierazi du oraindik programa prestatzen ari direla Aiaran eta ondorioz ardatz nagusiak aipatu ditu; herritarren duintasuna bermatzea, etxebizitzaren arazoa lantzea eta ustelkeriari aurre egiteko. Trujillanok azpimarratu du aldaketa garaia heldu dela eta orain dela unea aldaketa hori gauzatzeko.

Aiarako zerrenda osoa hurrengo pertsonek osatuko dute Podemos/Ahal Dugu-ren aldetik:

  1. Dani Trujillano.

Laudioko EH Bilduk bere zerrenda osoa aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Laudioko EH Bilduk bere zerrenda osoa aurkeztu du

Lehenengo 10 hautagaiak aurkeztu ostean zerrenda guztia jakinarazi du Laudioko EH Bilduk. 27 pertsonek osatzen dute 10 ordezkari jasotzen baititu. Hurrengoa da zerrenda osoa:

1.NATXO URKIXO ORUETA

Adina: 54 urte.

Tabernetako gutiziak ezagutarazteko "pintxobonoa" aurkeztu du ACCORrek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Urduña

Tabernetako gutiziak ezagutarazteko "pintxobonoa" aurkeztu du ACCORrek

ACCOR merkatarien elkarteak "Pintxobono" dinamika abiatu du. Martxoko azken asteburuan jarri zuten egitasmoa martxan, Urduñako ostalaritza indartzeko helburuarekin. Proiektuaren ezaugarri nagusia bono bat da, 7.5 euroren truke 6 pintxo dastatzeko aukera ematen duena.

Pintxobonoaren ibilbidean Urduñako 14 taberna zein jatetxe ari dira parte hartzen. Urduñako Merkatari Elkartea sustatzaile nagusia bada ere, Turismo bulegoak ere parte hartu du ekimenean, tokian tokiko espezialitatea ezagutarazteko jakien aurkezpen karta bat egin baitute.

Ehun gimnasta baino gehiago arituko dira bihar VIII. Aresketa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Ehun gimnasta baino gehiago arituko dira bihar VIII. Aresketa Txapelketan

Apirilaren 19an izango da, bihar hain zuzen, Amurrioko gimnasia artistikoko Aresketa taldeak antolatzen duen txapelketaren VIII. edizioa. Bañueta kiroldegian izango da zita, 9:30etatik aurrera. Lau ordu inguru iraungo ditu topaketak.

Euskotarrak kuadrilla, mende erdi herriko jaietan eragiten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Euskotarrak kuadrilla, mende erdi herriko jaietan eragiten

Urte berezia da aurtengoa Amurrioko kuadrillentzat: mendi erdi betetzen baita Trot-Art eta Euskotarrak taldeak sortu zirenetik, funtzionatzen jarraitzen duten zaharrenak, hain zuzen ere. Euskotarrak taldeak hilaren 18an ospatuko du 50.urteurrena. Amurrioko lehen kuadrilla mistoa izan zen Euskotarrak.

Ez da kasualitatea aurtengo Urrezko Guk Saria Amurrioko Koadrilek jaso izana. Aurtengoa urte berezia da eurentzat, mende erdi betetzen baita bi kuadrilla zaharrenak sortu zirenetik: Euskotarrak eta Trot-Art.

Udalak abeltzaintza-ustiategietatik 8.260 kilo plastiko bildu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara

Udalak abeltzaintza-ustiategietatik  8.260 kilo plastiko bildu ditu

Joan den abuztuan Aiarako Udaleko Ingurumen Arloak abeltzaintzan erabiltzen diren belar-zametatik, siloetatik eta boletatik sortutako plastikoen bilketa sistema berria martxan jarri zuen. Hala, 2014. urteko abuztutik abendura bitartean 8.260 kilo bildu ziren 53 abeltzaintza-ustiategitik.

 

Jarraitu aiaraldea.eus

Nerbioi kalea 12, behea
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54

Aiara kuadrilla logoa Orozko udal logoa Arrankudiaga Udal logoa Arakaldo udal logoa Aiara udal logoa Laudio udal logoa Okondo udal logoa Amurrio udal logoa Urduña udal logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa Tokikom logoa Arabako Foru Aldundia

Creative Commons lizentzia aitorprena Gure lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu