"Tertangatik ez dugu joan nahi, oso gustura gaude"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Tertanga

"Tertangatik ez dugu joan nahi, oso gustura gaude"

IDOIA URIBESALGO (Zumarraga, 1996) Tertangako errota konpontzen egon da bertan antolatutako auzolandegian. Lehen txandako kidea eta laster bigarren txanda helduko da. Aiaraldean izan duen esperientziaren inguruan mintzatu da.

 

Zenbat gazte egon zarete Tertangan eta zer egin duzue?

Hasieran 20 gazte egon behar ginen, baina azkenengo egunetan hiruk kale egin zuten, beraz azkenean 17 gazte lanean egon gara eta 4 begirale. Guztira 21.

Larrinbeko Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Larrinbe

Larrinbeko Jaiak ospatu dituzte asteburuan eta ohiko ekintzak ez ezik herriko zenbait pertsonak euskal dantzen erakustaldia egin zuten.

Argazkiak: Andoni Saratxaga de Isla

Aretako Jaiak 2014

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio  Laudio: Areta

Jai jendetsuak izan dituzte Aretan asteburuan, baina kontzertu arrakastatsuak ez ezik, gastronomiak garrantzia handia izan du.

Argazkiak: Irati Moreno, Txomin Egiluz

"Hainbestetan errepikatu den "gerra"rik ez dago, garatzen ari dena sarraskia da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

"Hainbestetan errepikatu den "gerra"rik ez dago, garatzen ari dena sarraskia da"

AITOR BIKANDI (Laudio, 1981) Palestinan dago eta azken asteetan gertatutako erasoaldi israeldarra gertutik bizi izan du. Ikusle bezala ez ezik, soldadu israeldarren erasoa ere zuzenean pairatu izan du.

Non zaude une hauetan?

Nahiz eta Palestinako beste lurraldeetatik ere ibili, Hebronekiko garatu dudan loturak hemen denbora gehiena pasatzera behartu nau, ia hilabete bi pasa eta egoerak modu esponentzialean egin du okerrera.

Chairman´s Award irabazi du bigarren aldiz Talleres Iñakik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Chairman´s Award irabazi du bigarren aldiz Talleres Iñakik

Ford enpresak Chairman´s Award saria ematen dio urtean behin bere autoak saltzen dituen kontzesionario bati. Bigarren urtez jarraian Laudioko Talleres Iñakik irabazi du saria.

Chairman´s Award-ek arretaren esparrua saritzen du eta horretarako Ford-ek dituen bezeroen artean inkesta gauzatzen dute, nork ematen duen zerbitzu hoberena jakiteko. Aurten berriro ere Talleres Iñakik lortu du nota hoberenak bezeroen eskutik.

Willis Drummond eta Las Tea Party-ren musika emanaldiak txosnetan, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

 Willis Drummond eta Las Tea Party-ren musika emanaldiak txosnetan, besteak beste

Jai Herrikoien aldeko batzordeak zabaldu Amurrioko Jaietan txosnetan eskainiko duten egitaraua. Musika eskaintza anitza izango da; abuztuaren 12an Las Tea Party Djak arituko dira eta hurrengo egunean Izatefaltsua, Willis Drummond eta 3Gabe2. Ekimen ibiltariak ere egingo dituzte musikari lotuta: Erdizka Bafletan eta Ttek Elektrotxarangak herriko kaleak igaroko dituzte abuztuaren 13 eta 14an.

Bertsolaritzarako tartea ere egongo da abuztuaren 12an Oihane Perea, Asier Rubio eta Josu Camporen eskutik.

Sozialistek lau mozio aurkeztuko dituzte udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Sozialistek lau mozio aurkeztuko dituzte udalbatzan

Astelehenean egingo den udalbatzan 12 gai landuko dira eta horietako 4 talde sozialistak aurkeztu ditu.

Lehen puntua Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziari zuzenduta dago. Horrek hedabide batean egindako adierazpenetan esan zuen Laudioko zinegotzi batzuek protagonismoa bilatzen dutela Udalbatzan mozioen bitartez eta ez dutela arloko batzordeetan ekarpenik egiten.

"Ramadana guretzat hilabete gozoa eta gure burua hobeto ezagutzeko aukera da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

"Ramadana guretzat hilabete gozoa eta gure burua hobeto ezagutzeko aukera da"

OTHMAN ALFREDO GOMEZ-CAMBRONERO (Bilbo, 1969) euskalduna ez ezik musulmana ere bada. Pasa den astean hitzaldia eman zuen Laudion Ramadana zer den azaltzeko.

Noiz egiten da Ramadana?

Berez Ramadana da egutegi islamikoaren 9. hilabetea. Egutegi hau ilargiaren araberakoa da beraz, urtetik urtera, eguzkiaren araberakoa baina 11 egun gutxiago ditu. Uztailaren 1ean beraz hasi zen eta bihar edo etzi bukatuko da, ilargiaren arabera.

Igandean ez da Ramadana egiten baina bai jai bat, Aid Al Fitr deiturikoa. Ramadanaren bukaeraren jaia da.