Berbalagun Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Urduña

Bizkaiko Berbalagunek topaketak egin zituzten Urduñan igandean. Mugarik Gabeko Albaitariekin antolatu zuten ekimena eta euskara eta elikadura burujabetza landu zuten. Gosariaren ostean ibilbide historikoa egin zuten herritik eta bazkaltzeko taloa egiten ikasi zuten. Berbalagun bakoitzak bere taloa egin zuen.

Argazkiak: Mugarik Gabeko Albaitariak

"Aste Kulturalaren helburu bat da etxebizitza berrietan bizi den jendea erakartzea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiara: Luiaondo

"Aste Kulturalaren helburu bat da etxebizitza berrietan bizi den jendea erakartzea"

GENTZA ALAMILLO (Luiaondo, 1977) Luiaondoko Administrazio Batzarraren lehendakaria da. Dagoeneko herrian XIX. Aste Kulturala da eta ekimenaren nondik norakoak azaldu ditu.

Istripu larriak Aiaraldeko lantegi eta errepidetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Istripu larriak Aiaraldeko lantegi eta errepidetan

AP-68 errepidean eta Tubacex enpresak Amurrion duen lantegian istripuak gertatu dira arratsaldean ondorio larriekin.

Auto istripua Arrankudiagan izan da. Seat Ibiza bat irauli da eta gidaria, Bilboko 75 urteko gizona, harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek barrutik atera dute eta zauriak ikusita, Osakidetzako helikopteroa Gurutzetako ospitalera eraman du.

Hori guztia egiteko errepidea moztu du Ertzaintzak eta ilara handiak sortu dira Bilboko norabidean.

Tubacex enpresako altzairutegian istripu larria ere

"Harrien oroimena" ekitaldia, frankismoagatik errepresaliatutako herritarrak omentzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo "Harrien oroimena" ekimena egin dute Arrankudiaga-Zollon, Guda Zibilean zein Frankismoan errepresaliatutako herritarrak omentzeko.

Lucas Rey Ikastetxearen diru-laguntzak eztabaidagai EH Bildu eta EAJren artean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Lucas Rey Ikastetxearen diru-laguntzak eztabaidagai EH Bildu eta EAJren artean

EH Bildu koalizioak eta EAJk prentsa oharren bitartez eskaini dituzte ikuspuntu ezberdinak Lucas Rey Ikastetxeak jaso behar zituen diru-laguntzaren inguruan.

Eztabaida koalizioak hasi zuen. Zabaldutako oharraren bitartez azaldu zuen aurreko udal gobernu taldeak 60.000 euroko diru-laguntza lortu zuela Eusko Jaurlaritzaren partetik Lucas Rey Ikastetxean zenbait konponketa gauzatzeko: galdara eta leihoen irekitze sistemaren aldatzea eta eraikina margotzeko lanak.

San Joan jaia Aresketamendin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

Solstizioa baino lehen ospatu zuten San Joan jaia Aresketamendin. Musika, herri bazkaria, antzinako jolasak... eskaini zituzten.

Argazkiak: Gorka Mendia

San Joan gaua Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Hainbat lekutan piztu zituzten atzo suak: Laudion, Amurrion, Arrankudiaga-Zolloko Uribarri auzoan, Aretan, Okondon...

Batzuk musikarekin ospatu zuten solstizioa, beste batzuek dantza nahiago izan zuten eta Amurrion eta Okondon akelarreak egin zituzten.

Argazkiak: Haizea Ginea, Kaitin Allende, Raul Olaya, Unai Llano, Txomin Egiluz, Arkaitz Quincoces