Kutxabanken bulego eta kutxazainari su eman diote Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Artziniega

Kutxabanken bulego eta kutxazainari su eman diote Artziniegan

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa 03:15ean gertatu da Artziniegako Garai plazan Kutxabank entitateak duen bulegoaren aurka. Zabaldutako informazioaren arabera, erasotzaileek gasolinaz busti dute kutxazaina eta bulegoaren atea, molotov koktel batekin su emateko ondoren. Ematen duenez bulegoaren barrualdeak ez du su hartu. Kutxazaina eta bulegoaren kanpoaldea belztuta geratu dira erasoaren ondorioz eta jakinarazi dutenez kutxazaina hondatu egin da.

Abian da udako argazki postalen bosgarren lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Abian da udako argazki postalen bosgarren lehiaketa

Udan zure argazki postalekin Aiaraldea bustitzeko prest? Aiaraldea Komunikazio Leihoak udako argazki postalen lehiaketa antolatu du. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta bost kategoria eta hamar sari izango ditu. Ekainaren 24tik irailaren 20a bitarte iraungo du txapelketak. Azaldu dutenez, argazkiak eta testuak osatzen duten osotasuna baloratuko du epaimahaiak.

 Bost kategoria eta 10 sari

"Futbol jokalaria zarenean oso erraza da dena"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

"Futbol jokalaria zarenean oso erraza da dena"

IÑAKI BEA (Amurrio, 1978) futbol jokalari profesionala izan da hainbat taldetan eta orain Levante klubaren bigarren entrenatzailea izango da Jose Luis Mendilibarren eskutik. Horren eta bere ibilbidearen inguruan mintzatu da.

Nola jaso duzu Levante futbol taldean bigarren entrenatzaile gisa aritzeko eskaintza?

Harrien oroimena

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arrankudiaga-Zollo

"Harrien oroimena" ekimenak Arrankudiaga-Zollon guda zibilean errepresioa pairatu zutenak omentzeko asmoa izan du. Horretarako atzo ekitaldia egin zuten eta monolitoa jarri dute herriko plazan. Jende ugarik parte hartu zuen, ez bakarrik ikusle moduan. Artista ugari, sustatzaileak eta alkatea bera ere modu aktiboan aritu ziren.

Argazkiak: Txomin Egiluz

Udan Aiaraldea (ber)ezagutzeko parada

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Udan Aiaraldea  (ber)ezagutzeko parada

Udan bisitatu daitezkeen kontaezin ahala leku daude mundu osoan zehar barreiaturik(1), baina Aiaraldean ere ez dira gutxi topatu daitezkeen txokoak. 

“Badago zuhaitz berezi bat eskualde paregabe batean. Zuhaitzaren adarretatik une bereziak daude eskegita...”. Hala hasten da Aiaratur elkarteak eskualdean turismoa sustatzeko egin berri duen spota. Aipatutako zuhaitzetik eskegita Aiaraldeko hainbat txokoren argazkiak azaltzen dira: ur-jauziak, mahats-ondoak, mendiak... ez baitira gutxi eskualdean bisitagarriak diren txokoak.

Dozenaka pertsona mobilizatu dira Aiaraldean lan, bizi eta ikasi nahi dutela aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio Ernaik Laudion deituriko manifestazioaren bideoa.

"Guda zibilean faxismoaren errepresioa sufritu zutenak omentzeko garaia zen"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Historia  Arrankudiaga-Zollo

"Guda zibilean faxismoaren errepresioa sufritu zutenak omentzeko garaia zen"

JOSEBA MARTIN (Santurtzi, 1961) "Harrien oroimena" ekimenaren sustatzaileen artean dago. Frankismoaren errepresioa pairatu zuten Arrankudiaga-Zolloko herritarrak oroitu nahi dituzte horren bitartez eta igandean burutuko duten ekitaldiarekin monolitoa jarriko dute herriko plazatik gertu. 13:00etan hasiko da.

Nola bururatu zitzaizuen “Harrien oroimena egitea”?

Aspaldiko ideia da. 78 urte beteko dira uztailaren 18an errepublikaren aurkako estatu kolpea izan zenetik.

Oilobide proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Urduña  Urduña: Lendoñobeiti Oilobide proiektuan murgilduak daude Aitziber Saez eta Ainhoa Alava. Ni nabe, 6000 oilo eta eguneko 5000 arrautza ekologiko baino gehiagoz osatutako ekoizpena. Euskal Herri osoan zehar banatzen dute ekoiztutakoa.

Okondo Euskaraz 2014

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Okondo

Okondo Euskarazeko azkenengo edizioaren ekitaldirik jendetsuena ostiralean eman zen. Puzgarriak jarri zituzten umeentzat eta adin guztietako pertsonek Fi Ta Fik musika eskolaren eskutik abesteko parada izan zuten. Horretarako hainbat herritarrek afaldu zuten frontoian.

Argazkiak: Naiara Otaola