Doctor Deseo, Kashbad, Ze esatek!, ETS eta Mandoilek udako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiaraldea

Doctor Deseo, Kashbad, Ze esatek!, ETS eta Mandoilek udako jaietan

Udarekin batera, hastear dago eskualdeko herrietako jaien maratoia. Festa bakoitzaren egitarau osoa zehazteke dagoen arren, xehetasunak azalerazten doaz apurka-apurka, festetan joko duten taldeen izenak kasu.

Laudioko San Joan Astobitzako jaiak izango dira parranda maratoiaren 0. kilometroa. Ekainaren 21ean, larunbata, Siroka, Arkada Social eta Aldats taldeek joko dute Larrazabal auzoan kokatua dagoen Baselizan. Hurrengo larunbatean, ekainak 28, Herriko Plazara mugituko da festa, San Pedropekoak ospatuko baitira, gau partean Mandoilek eta Honat taldeek giroturik.

Umeentzako ziba txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio

Umeentzako ziba txapelketa jokatuko dute asteburuan Laudioko Aldai Plazan. Hainbat haur elkartu dira eta sari ezberdinak egon dira: material elektronikoa edo futbol pilota, adibidez.

Argazkiak: Aitor Burgoa

"Nire hurrengo erronkan 170 kilometroko lasterketa egingo dut"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Amurrio

"Nire hurrengo erronkan 170 kilometroko lasterketa egingo dut"

GAIZKA BARAÑANO (Amurrio, 1978) lasterkaria da eta froga luze eta menditsuetan bereziki ona da. Emaitza oso onak eskuratu ditu horrelako erronketan eta bere azken lorpena Hiru Handiak lasterketan egin du.

Mundu mailan famatua den froga horren ezaugarriak zeintzuk dira?

Hiru Handiak lasterketak 100 kilometroko ibilbidea dauka. Guztira 5000 metro igo behar dira eta zeharkatzen du Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. Aurten 1700 lasterkarik parte hartu dugu.

"Maite duzunarekin gozatu", Yogurinha Borovaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Laudio YOGURINHA BOROVAren bideoklip berria, BAI SI YES Diskoaren abestia "Maite duzunarekin gozatu". Compra aqui el disco: Erosi hemen diskoa: http://www.gordiscos.com/ficha_soporte.php?id_articulo=3071 SUBTITULOS hechos por: ANA MORALES y LUIS FERNANDEZ Londres, Sudafrica, Japón, Mexico, Lanzarote, Toledo, Iruña, eta Bilbon grabatutako bideoa Grabado en Londres, Sudafrica, Japón, Mexico, Lanzarote, Toledo, Iruña, Bilbao Bideoegileak/Realizador: Alejandro Negueruela Abestia/Canción: Iker Sadaba y Alberto Domingo Laguntzaileak/Ayudantes: Alejandro Negueruela, Iñaki Queralt , Belen Toledo, Eduardo Gaviña , Lucia Martinez , Eduardo Alonso, Warren Byars , Cess † Emm, Charada.

Arespalditzako mendi bizikletako ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Aiara  Aiara: Arespalditza

Arespalditzako mendi bizikletako ibilaldia egin zuten asteburuan eta jende askok parte hartu zuen.

Argazkiak: Arespalditzako BTT taldea

3 eguneko greba abiatu dute Megatech enpresako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio

3 eguneko greba abiatu dute Megatech enpresako langileek

Megatech enpresako langileek 3 eguneko greba hasi dute gaur. Sindikatuen iritziz jarraipena ona izaten ari da. Grebalariek eskatu dute enpresak bota duen langilea berriro onartzea.

Kaleratutako emakumeak 37 urte eman ditu Megatech enpresan eta gutxi falta zaio erretiratzeko. LAB sindikatuak kaleratzea ez ezik egin diren moduak salatu ditu: “izugarrizko lotsagabekeriekin taxi bat atean ipiniz, kaleratzearen jakinarazpena jaso zuenean lantegitik joateko.”

Euskararen Eguna hilaren 28an ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Artziniega

Euskararen Eguna hilaren 28an ospatuko dute

Euskararen Eguna antolatu dute udalak eta herriko zenbait elkartek datorren ekainaren 28rako. Goizeko hamarretan hasiko da eguna, udaletxe aurretik abiatuko den mendi-irteera ornitologiko gidatuarekin.